Kaleak gureak dira

Emari Taldea, Donostiako Udal tailerren barruan dagoen Erroak-Sartu Elkarteko emakume taldeak lehenengo aldiz parte hartuko du “Matazak indarkeria sexistaren aurka” mugimenduak antolatzen duen ekitaldian.

Larunbatean, ekainaren 10an, Kalean Ehuntzeko Munduko Egunean, 25 bat erakundek Euskal Herriko 11 puntutan, kalearen konkista aldarrikatuko dugu hurrengo leloaren bitartez: “Kaleak gureak dira” Honako hauek dira aldarrikapen eta jai ekitaldi honen helburuak: • Ehuntzearen artea aldarrikapen feministarako tresnan bihurtzea “Kaleak gureak dira” leloaren bitartez. • Eremu publikora ateratzea emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egoteagatik beren balioa kendu zaien diziplinak. • Auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko hurbiltasuneko harreman afektiboei balioa ematea, era kolektiboan eraiki eta ehuntzeko asmoz. • Lanen atzean dagoen jakinduria eta savoir faire guztia ikusaraztea, eta gure arbasoek itzalean egindako lanaren balio kalkulaezina ohoratzea

Mugimendu hau Pasaian jaio zen 2021an, bi lagunen arteko bertako ekimen baten modura: Lalocadelacasa-ko Oihana Merino eta Adinkide GKE-ko Blanca Caballero. Ideia honek forma hartu zuen Matazak Indarkeria Sexistaren Kontra proiektuko Isabel Oterorekin harremanetan jarri zirenean eta talde eragilea sortzeko elkartasuna sortu zenean. Aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, “Indarkeria Sexistaren aurkako Matazak” elkartetik #puntuetakitto mugimendua sendotzeko lanean jarraitzen dugu, ehuna aldarrikapen feministarako bitarteko bihurtuz. Horretarako, administrazio publiko, elkarte, komertzio eta gizarte zibilaren babes eta lankidetza jaso dugu.

Partekatu:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on pinterest
Pinterest
Share on linkedin
LinkedIn

Ezagunagoak

Kategoriak
2024(e)ko maiatza
A A A A O I I
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031