Gizarte eta hezkuntzako prestakuntza

Gizarte eta hezkuntzako prestakuntza zerbitzu espezializatua da, zeina autonomia pertsonalean zertxobait mugatuta egon edo ohitura, trebetasun sozial edo bitarteko pertsonalik ez edukitzeagatik gizartean baztertuta dauden edo baztertuta egoteko arriskua duten pertsonekin lan egiteko trebatuta dagoen.

Interbentzioaren azken helburua da pertsonen gizarteratzea eta taldekako ekintzak eskaintzen dira ondoko arloetan: lanbideen ezagutza, alfabetizazio digitala eta gaitasun eta konpetentzia pertsonal eta sozialen garapena. Interbentzio hau banakako laguntzarekin indartzen da gizarteratzearen ibilbide osoan zehar.

Jarduera horien baitan sartzen dira lan egitera bideratutakoak, heziketakoak, terapeutikoak eta gizarteratze eta lan munduratzekoak, parte hartzaileek ahalik eta autonomia mailarik handiena izatea bultzatuta.

Hauek dira Gizarte eta Hezkuntzako Prestakuntzaren helburu orokorrak, pertsonei dagokienez: erabiltzaileei gune hurbila eta irisgarria eskaintzea, non oinarrizko arretak eskuratuko dituzten; bazterketa egoerak prebenitzea eta arintzea; pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzea, eta pertsonen eskura jartzea bizitza proiektu autonomoa garatzen utziko dieten baliabide sozial eta pertsonalak.

Gizartean baztertuta egoteko arriskua duten pertsonekin Gizarte eta Hezkuntza alorrean eta alor Psikosozialean esku-hartzeko

Informazioa:

943 474 083

Zerbitzurako sarbidea:
Donostiako Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuak.

Ikastaroak ikusi
Gizarteratzeko Eguneko Zentroa

Informazioa:

943 474 083

Zerbitzurako sarbidea:
Gipuzkoako udaletako oinarriko gizarte zerbitzuak.

Ikastaroa ikusi
Ikaskuntza Etengaberako Lantegi Sarea

Informazioa:

943 474 083

Zerbitzurako sarbidea:
Erroak elkartea

Ikastaroa ikusi

Sendotu Aldiberean Programa Europarra

Europako Gizarte Funtsak diruz lagundua

Información:

943 474 083
Zerbitzurako sarbidea:
Erroak elkartea
Ikastaroa ikusi