
P27 Biziberritzen: artea, inklusioa eta komunitatea batzen dituen mural komunitarioa errealitate bihurtu da
Muralismoa gizarteratzeko, ikasteko eta komunitatea eraldatzeko tresna gisa.

Muralismoa gizarteratzeko, ikasteko eta komunitatea eraldatzeko tresna gisa.

Ekainean, Erroak Sartu Elkarteak berriro parte hartu du Arazi Ideiak Borobiltzen erakundeak antolatutako “Emakumeak eta itsasoa” proiektuan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Emakumeok Mugimenduan” ekimenaren barruan.

Erroak Sartu Elkarteko hainbat gizarte eta hezkuntza taldetako partaideek Ekainberri bisitatu dute. Kultura, ikaskuntza eta bizikidetza uztartzen dituen jarduera bat da, parte-hartze komunitarioa eta gure inguruneko ondarearen ezagutza bultzatzeko.

Erroak Sartu Elkartean bizikleten mailegu-zerbitzua jarriko dugu abian, prestakuntza zentrora iristeko mugikortasun-zailtasunak dituzten ikasleei zuzenduta.

Soldadurako oinarrizko ikastaroaren azken egunean, ikasleek «El hierro también tiene memoria» erakusketa bisitatu dute, metalaren bidez adierazpide artistiko berrietara hurbiltzeko aukera.

Erroak Sartu Elkarteko hainbat gizarte eta hezkuntza taldetako partaideek bisita bat egin dute Donostiako Aquariumera, Urrats Euskaltegiarekin batera ikasturtean zehar euskararekin harremanetan jartzeko garatu diren eskolak ixteko

Duela gutxi, Erroak Sartu Elkarteak, Gipuzkoako Hirugarren Sektoreko beste erakunde batzuekin batera, urteko Espetxe Kontseilu Sozialean parte hartzeko aukera izan dugu Zubietako zentro berrian, eta, horri esker, instalazio berriak bertatik bertara ezagutu ahal izan ditugu, bisita gidatu baten bidez.

Emari taldeko emakumeek, Erroak Elkarteak kudeatzen dituen Donostiako Udalaren gizarte eta hezkuntza tailerretako emakumeek, haurrentzako zapien dohaintza solidarioa egin dute, Aspanogik artatutako haurrentzat.

Sukaldaritzako Oinarrizko Eragiketen Profesionaltasun Ziurtagiriko ikasleek Matia Fundazioko profesionalen bisita jaso zuten, prestakuntza benetako lan ingurunera hurbiltzen duen topaketa batean.