Laneratze enpresa

Beterri Errotuz S.L.U. – 2019/06/10ean sortutako laneratze enpresa bat da.

Irabazi-asmorik gabeko ekimen ekonomikoa da, eta helburutzat dauka gizartean baztertuta bizi diren edo horretarako arriskuan dauden eta lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten langabeak laguntzea eta gizarteratzea.

Komunitatean jarduera eta aberastasun ekonomikoa sortzen duen ekoizpen egitura du, eta tokiko garapenarekin, gizarte kohesioarekin eta iraunkortasunarekin konpromiso argia dauka.