Kategoriak
Euskera

AhoBizi, BelarriPrest… BihotzBero

Aurreko edizioetan bezala, Erroak Elkartean gogotsu bat egin dugu Euskaraldia 2025ekin, eguneroko bizitzan euskararen erabilera sustatzeko gizarte ekimenarekin. Erakundeko kide garen guztiok euskararen aldeko dinamika honetan dugun rola aukeratu ahal izan dugu: AhoBizi edo BelarriPrest, gure aukeren eta hizkuntzaren erabilerarekin ditugun konpromisoen arabera.

Gure erakundean, gainera, gure euskaratratuekin lanean jarraitzen dugu, elkartearen barruan zerbitzuen egunerokoan eta harreman profesional eta pertsonaletan euskararen erabilera indartzen laguntzen diguten hizkuntza konpromisoak baitira.

Baina aurten, beste pauso bat eman nahi izan dugu.

Uste osoa dugu Euskaraldia aniztasunetik parte hartzeko gonbidapena dela, eta horregatik bultzatu dugu hirugarren parte-hartze profil bat: “BihotzBero“. Rol berri hori gure zerbitzuetara jotzen duten eta, oraindik euskara ulertzen ez duten arren, ekimena babestu eta hizkuntzarekiko hurbiltasuna, errespetua eta borondatea erakutsi nahi duten pertsonentzat pentsatuta dago.

“BihotzBero” profilarekin, Erroak Elkartera etortzen diren pertsona guztiek, euskara maila edozein dela ere, Euskaraldian parte hartu ahal izatea nahi dugu. Euskaraz hitz egitea baita ere entzutea, errespetatzea, bultzatzea… eta denon artean egitea.

Gure bihotzaren taupadak… euskaraz dira.

 Eman pausoa, parte hartu, eta izan zure rola Euskaraldian!

Kategoriak
Euskera

EuskaraTRATUAK

Aste honetan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu da, abenduak 3.

75 urte bete dira lehenengo aldiz ospatu zenetik.

Eusko Ikaskuntzak sustatu zuen, garai hartan euskararen unibertsaltasuna aldarrikatu nahi zuelako eta munduan bizi ziren euskaldunei dei egin nahi zielako “lotsagarria litzatekeelako gure hizkuntza galtzen ikustea”.

Gure erakundean hizkuntza-normalizazioarekin dugun konpromisoa islatzen da, pertsonek gure entitatearekiko harremanetan euskara eta gaztelania erabiltzeko duten eskubidea bermatuz eta euskal hizkuntza eta kultura ikasteko ekintzak sustatuz, gizarteratzeko beste bide bat den aldetik.

Aurten, gainera, Erroak Elkartean lan egiten dugunon artean euskara bultzatzen jarraitzeko, euskaraTRATUAK egitea proposatu dugu: nireTRATUA (Pertsona batek bere buruarekin egiten duen tratua, lanean zein lanetik kanpo, euskara gehiago erabiltzeko) eta gureTRATUAK (lankideen artean hartutako konpromisoak).

Ideiak oso harrera ona izan du, aldaketa handiak lortzen dituzten konpromiso txikiak.

Nik euskaraz, zuk zergatik ez?

Kategoriak
Euskera

Euskaraz bizi nahi dugu

Erroak Elkartean pentsatzen dugu gizarteratzeari eta laneratzeari buruz hitz egiten dugunean, alde batera utzi ezin dugun alderdietako bat hizkuntza eta kulturara hurbiltzea dela, prozesuaren funtsezko zati moduan. Euskara gizarteratzeko tresna zoragarria dela uste dugu, eta, horregatik, gure gizarte- eta hezkuntza-prestakuntzako baliabideetan hizkuntzara eta kulturara hurbiltzeko apustua egin dugu.

Ekimen hau oso harrera ona izaten ari da gure zerbitzuetara etortzen diren pertsonen artean, eta bere egunerokoan ikasitakoa barneratzen ahalegintzen ari dira. Horregatik, aurten Euskararen eguna beraiei eskaini nahi diegu:

Bejondeizuela!

Kategoriak
Euskera

Hitzez ekiteko garaia

Gaur euskararen egunaren bezperan bukatzen da aurtengo euskaraldia. Urte honetan Erroak elkartean 3 arigune antolatu ditugu, eta hauen 15 pertsonak parte hartu ditugu.

Aldi berean, antolatu dugun arigunetik kanpo, bakoitzak jokatu du nahi duen papera, ahobizi edo belarriprest izaten.

Horrelako ekintzekin bultzatzen dugu geure konpromisoa pertsonekin, gure erakundearekin dituzten harremanetan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea bermatuz.

https://euskaraldia.eus/