Erroak Sartu Elkarteak Martutenen duen Prestakuntza Zentroak bizikleten mailegu-zerbitzu pilotoa jarriko du abian laster. Zerbitzu hau gure formakuntza eta ibilbide ezberdinetan parte hartzen duten eta, bere kalteberatasun-egoeragatik, zentrora iristeko mugikortasun-zailtasunak dituzten ikasleei zuzenduta dago.

Ekimen honen helburua prestakuntzarako sarbidea erraztea eta aukera-berdintasuna sustatzea da. Horretarako, eguneroko joan-etorriak egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei garraiobide jasangarri, osasungarri eta eskuragarri bat eskainiko diegu.
Proiektua hainbat herritarren elkartasunari esker egin ahal izan da, haiek emandako bizikletak ikasleen eskura jarriko baitira. Erroak Sartu Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu dohaintza hau egin duten pertsona guztiei; izan ere, bizikletei bigarren bizitza bat emateaz gain, egoera zaurgarrian dauden pertsonek euren formakuntza ibilbideak jarraitzeko erraztasunak eskaintzen ari baitira.
Zerbitzu pilotu honen bidez, parte-hartzaileek aldi baterako bizikleta bat erabili ahal izango dute formakuntza zentrora gerturatzeko, ikastaroetara bertaratzea errazteaz gain, prestakuntza-prozesuari jarraipena emateko aukera eskainiz.

Ekimen honekin, Erroak Sartu Elkarteak pertsonen prestakuntza- eta laneratze-ibilbideetan ager daitezkeen oztopoak murrizten laguntzeko lanean jarraitzen du. Aldi berean, mugikortasun jasangarriagoa eta ingurumenarekiko arduratsuagoa sustatzen ditugu.
Espero dugu esperientzia pilotu honek harrera positiboa izatea eta ikasleei beren gaikuntza eta garapen pertsonal eta profesionaleko prozesuan laguntzeko beste tresna bat bezala finkatzea.





















