Kategoriak
Gizartearekiko konpromisoa

Erroak Elkarteak bat egin du A25eko kanpainarekin eta Emakunderen kanpainarekin: “Ez da zure arazoa soilik, gurea ere bada”

Urtero, azaroaren 25ean, gogoratzen dugu emakumeen aurkako indarkeria ez dela arazo indibidual bat bakarrik: gizarte gisa interpelatzen gaituen errealitate estruktural bat da. Horregatik, Erroak Elkartean prebentzioarekin, sentsibilizazioarekin eta hura pairatzen duten edo jasan duten emakume guztiei laguntzearekin dugun konpromisoa indartzen dugu.

Emakunderen kanpainarekin bat egingo dugu Erroak Elkartean

Aurten, Emakunderen “Ez da zure arazoa soilik, gurea ere bada” kanpainarekin bat egingo dugu. Kanpaina horrek edozein indarkeria matxistaren aurrean erantzukizun partekatua hartzeko deia egiten du.

Emakunderen kanpaina “Ez da zure arazoa soilik, gurea ere bada”

Sentsibilizazio lan horren barruan, Berdintasuna Errotuz aldizkariaren zenbaki berri bat zabaldu dugu. Bertan, Emakunderen kanpainarekin bat egiteaz gain, Erroak Elkarteak azaroaren 25ean egindako adierazpen instituzional bat sartu dugu:

  • Emakumeen aurkako edozein indarkeria motaren aurrean prebentzioarekin, sentsibilizazioarekin eta esku-hartze integralarekin dugun konpromisoa berresten dugu.
  • Indarkeria jasaten duten edo jasan duten emakume guztiei gure babesa adierazten diegu, haien indarra aitortuz eta bizitza aske, seguru eta duin baterako eskubidea aldarrikatuz.
  • Herritarrei, erakundeei eta gizarte-eragileei dei egiten diegu laguntza-sareak indartzeko, erantzunkidetasunez jokatzeko eta indarkeria-egoeren aurrean beste aldera ez begiratzeko.

Indarkeria matxista ez da arazo indibiduala, egiturazkoa eta kolektiboa baizik. Keinu, babes-ekintza eta erabaki publiko eta pribatu bakoitzak gizarte bidezkoagoa eta indarkeriarik gabea eraikitzen laguntzen du. Azaroaren 25ean, Erroak Elkarteak (Sartu Taldea) bat egiten du berdintasuna eguneroko errealitate eta indarkeriarik gabekoa izatea eskatzen duen ahots pluralarekin.

Buletinak gida praktiko bat ere jasotzen du, indarkeria bizi izan duen emakume bati laguntzen diogunean saihestu beharreko jarrerekin eta sustatu beharreko jarrerekin.

 indarkeria bizi izan duen emakume bati laguntzen diogunean saihestu beharreko jarrerekin eta sustatu beharreko jarrerekin gida

Gure konpromiso kolektiboaren sinbolo gisa, Erroak Elkartean aste honetan kartelak jarri ditugu gure ikastetxeen sarreran, eta irudi hori partekatu nahi dugu, babes eta memoria keinu gisa.

Erroak Elkartetik indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzen lagunduko duten espazio seguruak, errespetuzko laguntzeak eta hezkuntza ekintzak bultzatzen jarraituko dugu.

Kategoriak
Berdintasuna

A25

Kategoriak
Berdintasuna

Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Aurtengo kanpainaren leloa honako hau da: Pornoa emakumeen aurkako indarkeriaren eskola bat da, eta egindako azterketatik ateratako datuak nabarmentzen ditu. Datu horien arabera:

• Eszena pornografikoen % 88,2k emakumeen aurkako indarkeria fisikoa edo ahozkoa du.

• Pornoarekin izandako lehen kontaktuaren batez besteko adina 12 urtekoa da.

• Nerabeen % 33,4k uste du pornoak eragin handia duela beren sexu-harremanetan.

Kanpainak ohartarazten duenez, gehien kontsumitzen den pornoaren bidez, indartu egiten da maskulinotasun bortitz eta menderatzailea eta feminitate atsegin eta kogrefikatu bat, beti ere plazer maskulinoaren eskura.

Kanpainaren iragarkia hemen ikusi desakezu.

Erroak elkartetik gure hezkuntza-lanarekin eta inplikazioarekin laguntzen jakitea espero dugu, emakumeentzako babes- eta ahalduntze-inguruneak sortzen faboratuz.

Kategoriak
Berdintasuna

Egun bereziak, egun beharrezkoak.

Erroak elkartetik gure konpromisoa adierazi nahi dugu emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunean.

Urtero hainbat jarduera egiten ditugu ikastaro eta tailerretan (berdintasun-saioak egitea, talde-dinamikak egitea, espazioak informazio-hormekin apaintzea, gaiari buruzko materiala zabaltzeko informazio-mahaia instalatzea, eta abar), eta gure eguneroko lana erabiltzen dugu gure zerbitzuetara joaten diren pertsonak formatzeko eta kontzientziatzeko.


“Giza bizitza bakoitza askatasun garbi eta gardena izatea nahiko nuke” Simone de Beauvoir