Kategoriak
Berdintasuna

Maiatzak 21: Kultur Aniztasunaren Eguna ospatu dugu Sartu Taldean

Maiatzaren 21ean Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna ospatzen da. Egun horrek gizartean izateko, bizitzeko eta harremanak izateko era anitzak elkarrekin bizitzearen, aitortzearen eta ospatzearen balioa gogorarazten digu.

Sartu Taldetik — Erroak Elkarteak, Sartu Arabak, Gaztaroa-Sartu kooperatiba elkarteak eta Zabaltzen-Sartu kooperatiba elkarteak osatutako taldea — ideia argi batekin bat egiten dugu ospakizun honekin: aniztasunak aberastu ez ezik, eraldatu eta eraiki ere egiten du etorkizuna.

Gure proiektu eta zerbitzu guztietan, askotariko ibilbideak dituzten pertsonei laguntzen diegu. Horietako bakoitzak historia bakarra, begirada desberdina eta balio ordezkaezina ematen ditu gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko.

Gaur egun, egunero bezala, lanean jarraitzen dugu kultur aniztasuna aitortua, babestua eta ospatua izan dadin eremu guztietan: lanekoak, sozialak, hezkuntzakoak eta komunitarioak.

Aniztasuna garelako garena. Izan ere, hori gabe, ez dago ez justiziarik, ez etorkizun partekaturik. Gora kultura-aniztasuna.

Kategoriak
Berdintasuna Emakumeak

Emakume ekintzaileak

Martxoaren 8a dela eta, albiste bat argitaratu da ABCn. Protagonistak Incorpora Programaren Autoenpleguaren Puntutik Euskadin arreta jaso duten bi emakume ekintzaile dira. Horietako bat Sartuk artatu du. Zehazki, Zabaltzen erakundetik. Erroak erakundearekin batera, Gipuzkoan arreta eskaintzen diete ekintzaile izan nahi duten pertsonei.

Zorionak bi emakumeei eta zorte on zuen proiektuetan!!!

Kategoriak
Berdintasuna

#NiFeministaNaiz

#NiFeministaNaiz goiburua “Feminismoa zurekin doa” esaldiarekin osatzen da, eta feminismoak gizarteari egiten dion ekarpena aldarrikatu eta berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenei balioa eman nahi die. Honekin batera, feminismoaren balioek pertsonen eguneroko bizitzan botere eraldatzailea dutela erakutsi nahi du.

Kanpaina honekin bat eginez eta hortan oinarrituta, gure bideoa egin dugu, Lila-Oinezeko irudiez baliatuz, izan ere, Erroak Elkarteak feminismoarekin duen konpromezuaren eredu dira.

Kategoriak
Berdintasuna

Lila Oinez Donostiako Kaleetan

Ostiral honetan, otsailaren 21an, Lila-Oineza ospatu dugu Erroak Elkarteko parte diren emakume desberdinekin. Bertan bildu gara jatorri, kultura, pentsamendu desberdinetako emakumeak, guztiak elkarrekin festa giroan emakumeok ditugun eskubideak aldarrikatzeko Donostiako kaleak gureak eginez.

Barre egin dugu, dantza egin dugu, salto egin dugu… eta une oso polit bat partekatu dugu, elkartu gaituena, hurbildu gaituena… izan ere, oso desberdinak izan arren, denok batzen gaituen zerbait dago… emakumeak gara, ahalduntze prozesu desberdinetan dauden emakumeak, baina denok gure eskubideak aldarrikatzen ditugu.

Lila-Oineza Lilaton alternatibo bat antolatzeko helburuarekin hasi genuen, izan ere, Lilaton ekimenak bere mugak ditu eta Erroak Elkarteko zerbitzuetako erabiltzaile diren emakumeek ez dut horrelako ekimenetan parte hartzeko aukerarik. Egoera oso desberdinetako emakumeak ditugu, bakoitzak bere ibilbidea du, eta bakoitzak bere zailtasunak. Baina Lila-Oinezak ekitaldi publiko batean parte hartzeko aukera eman die, emakume mota asko daudela ikusaraziz, askotan oso ezkutaturik dauden emakumeak.

Kategoriak
Berdintasuna

Lila Oinez

Lilaton mugimendua emakumeei berdintasuna bilatzeko aukera paregabea emateko nahiarekin sortu zen, sortzaileek egun berezi bat sortu zuten gure gizartean emakumeen eskubideak ospatu eta babesteko. Hasieratik, Lilatonek helburu argia izan zuen: erabateko irabazlea emakumea izango zen. Ekitaldi hau ez da lehiaketa bat bakarrik, feminismoaren ospakizun bat da, emakumeok edozein erronka lortzeko dugun gaitasunaren eta determinazioaren etengabeko oroigarri bat. Kirolaren bidez emakumeak ahalduntzea helburu duen ekitaldia da.

Erroak Elkarteak ikuspegi hori partekatzen du Lilatonekin. Gure gizarte eta hezkuntza tailerrek emakumeak ahalduntzea dute helburu, eta, besteak beste, osasuna, inklusioa eta talde lana sustatu nahi dituzte. Lilatonarekin guztiz bat datozen balioak.

Zaurgarritasun egoeran dauden emakumeak artatzen ditugu, eta horietako askok, beren zirkunstantziengatik, ezin dute ekitaldi honetan parte hartu. Horregatik, duela urte batzuetatik hona gure emakumeentzat eskuragarri dagoen “Lilaton” bat egiten dugu Donostiako Udaleko gizarte eta hezkuntza tailerretan, Emari taldearekin zehazki.

Aurreko urteetako balorazio ona ikusita, 2025ean esperientzia hori Erroak-Sartutik artatzen ditugun gainerako talde eta emakumeetara zabaltzea pentsatu dugu. Lilaton inguratzen duen mugimendu feminista ikusaraztea eta emakumearen eskubideak ospatzen aukera eskaintzea da helburua.

Ekitaldia otsailaren 21ean izango da eta Lila-Oinez izena jarri diogu. Gure zerbitzuetako emakumeentzako ibilbide irisgarri bat planifikatu dugu, eta ibilbide hori haietara egokitutako erritmo batean oinez egingo dugu.

Lilatoneko mugimendu antolatzaile eta sortzaileekin partekatu dugu gure ekimena, eta ideia gustatu zaie, babesa emanez.

Joan den astean, gure emakume-taldeetan, Nati Rufo, Lilaton mugimenduaren sortzailearen bisita izan dugu, eta hark mugimenduaren jatorria eta lortu nahi dituen helburuak azaldu dizkigu.

Eskerrik asko zure esperientzia gurekin partekatzegatik eta ekimenari emandako babesagatik.

Kategoriak
Berdintasuna

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna

Kategoriak
Berdintasuna Erroaksartu

Berdintasuna Landuz

Berdintasunaren aldeko borrokan Erroak Elkartearen konpromezua irmoa da. Gure Berdintasun Planeko lan ildoetako bat genero berdintasuna artatzen ditugun talde desberdinetan lantzea da.

Emakunderen diru laguntza bati esker berdintasuna prestakuntza taldeetan lantzeko programa piloto bat martxan jarri dugu 2024 urtean. Hilabete honetan, azaroaren 25a dela eta, bereziki indarkeria matxista landu dugu talde desberdinetan, honen inguruan dauden mitoak desegiten laguntzeko eta gizarte gaitz honen aurka guztiak bat egiteko.

Kategoriak
Berdintasuna

A25

Kategoriak
Berdintasuna

Erroak Elkartea eta Berdintasuna

Joan den irailaren 5ean, Erroak Elkarteko Berdintasun Planaren negoziazio-batzordeak V. Berdintasun Plana onartu zuen. Plan honek 4 urteko indarraldia du, eta erakundean gizonen eta emakumeen berdintasunaren alde lan egiteko jarraitu beharreko estrategiak eta gizartearekiko konpromisoa ezartzen ditu.

Bere helburuak ondorengoak dira:

  • Erakundean diseinatutako V. Berdintasun Plana ezartzea, Erroak Elkartean emakumeen eta gizonen berdintasun formala eta, ondorioz, benetakoa lortzea helburu hartuta.
  • Erakundea osatzen duten egituretan emakumeen eta gizonen arteko oreka bermatzea, presentziari, ordezkaritzari eta erabakitzeko egiturei dagokienez.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatzen eta lantzen jarraitzea, erakundeak zeharka eskaintzen dituen estrategian, enpresa-kudeaketan eta zerbitzuan.
  • Berdintasunean erreferente izatea, bai sektoreko enpresentzat, bai inguruko enpresentzat.

Erroak Elkatearen Berdintasun Plan berriak honako jarduera-arloetan neurriak jasotzen ditu:

  • Berdintasuna sustatzeko neurri orokorrak.
  • Sentsibilizazioa eta prestakuntza.
  • Kontziliazio erantzunkizun eta denboraren erabilera.
  • Hautaketa- eta sustapen-prozesuak eta lanbide-sailkapena.
  • Soldata-politika.
  • Arriskuen prebentzioa genero-ikuspegitik.
  • Komunikazioa.
  • Sexu-jazarpenaren eta jazarpen sexistaren prebentzioa lan-eremuan.
  • Bezeroak eta enpresa hornitzaileak.
Kategoriak
Berdintasuna

Erroak: aniztasuna eta eskubideen alde.

Ekainaren 28an Harrotasunaren Nazioarte Eguna ospatzen da. Hori dela eta gure gizarte-hezkuntzako taldeetan mugimendu hori gogoan izan dugu. Haiekin LGTBI+ mugimenduaren jatorria landu dugu, 1969ko Stonewalleko istiluen inguruko dokumental filmearekin.

Giza eskubideak eta berdintasuna gure gizarte-hezkuntzako talde guztietan zehar ekintza moduan ematen den edukia da, izan ere, berdintasuneko balioetan oinarritutako hezkuntza  gizarte inklusiboagoa eta diskriminaziorik gabeko bat lortzeko gure ekarpen txikia baita.