Kategoriak
Gizartearekiko konpromisoa

Lila Oinez 2026

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, bat egiten dugu Emakundek “Eman lekua berdintasunari” lelopean bultzatutako kanpainarekin. Testuinguru horretan, martxoaren 6an gure Lila-Oinez ospatu dugu, Erroak Elkartearen programetan parte hartzen duten emakumeak biltzen dituen ekimena, topaketarako, parte hartzeko eta ahalduntzeko gune bat partekatzeko.

Erroak Elkarteko emakumeek Lila-Oinez 2026 ekimenean parte hartuko dute

Urtero, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da, berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenak aitortzeko eta oraindik gizarte bidezkoagoa eraikitzeko erronka asko daudela gogorarazteko eguna.

Emakundek sustatutako martxoaren 8ko “Eman lekua berdintasunari” kanpainaren kartela

Erroak Elkartetik, ospakizun honen baitan, Lila-Oinez ekimenaren edizio berri bat egin dugu. Jardueran zehar, gure programetako emakume talde batek ibilbide bat egin du Donostiako Kontxako badian, topaketa, aldarrikapen eta parte hartze gune bat partekatuz.

Lila-Oinez Lilatoiaren mugimenduan inspiratuta sortu zen, kirolaren bidez emakumeen ahalduntzea sustatzen duena. Hala ere, laguntzen diegun emakume askok ezin dute horrelako ekitaldietan parte hartu, bizi dituzten egoera pertsonal eta sozial desberdinengatik.

Horregatik, Erroak Elkartetik jarduera irisgarri hori bultzatzen dugu, gure zerbitzuetako emakumeei mugimendu feministari eta emakumeen eskubideen aldarrikapenari lotutako ekimen publiko batean parte hartzeko aukera ematen dien ibilbide egokitu batekin.

2026ko Lila Oinezeko une desberdinetako argazkiak

Ibilbideaz haratago, jardunaldia topatzeko, esperientziak partekatzeko eta horietako asko bizitzen ari diren ahalduntze prozesuak indartzeko unea ere izan zen. Jatorri, kultura eta bizi-ibilbide ezberdinetako emakumeak elkarrekin ibili ziren jai eta aldarrikapen giroan, ezberdintasunak ezberdintasun, helburu komun bat partekatzen dutela gogoraraziz: berdintasunean aurrera egitea.

Martxoaren 8an, berretsi egiten dugu berdintasunarekin eta emakumeek parte hartzeko, adierazteko eta beren autonomia eta parte-hartze sozialeko prozesuak indartzeko espazioak sortzeko dugun konpromisoa.

Kanpainak dioen bezala, berdintasunari lekua ematen diogu: Elkarrekin ibiliz, feminismotik mundua eraldatuz.

Kategoriak
Berdintasuna

#NiFeministaNaiz

#NiFeministaNaiz goiburua “Feminismoa zurekin doa” esaldiarekin osatzen da, eta feminismoak gizarteari egiten dion ekarpena aldarrikatu eta berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenei balioa eman nahi die. Honekin batera, feminismoaren balioek pertsonen eguneroko bizitzan botere eraldatzailea dutela erakutsi nahi du.

Kanpaina honekin bat eginez eta hortan oinarrituta, gure bideoa egin dugu, Lila-Oinezeko irudiez baliatuz, izan ere, Erroak Elkarteak feminismoarekin duen konpromezuaren eredu dira.

Kategoriak
Berdintasuna

M8 “ZUETAZ HARRO!”

“Zuetaz Harro” da 2024ko martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren leloa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatua, Emakunderen, hiru foru aldundien eta EUDELen eskutik.

Esaldi honekin batera doan leloak, “Ahaldundutako emakume bakoitzaren atzean ahalduntzera bultzatu duen beste emakume bat egon da”, emakume adinduek gazteenen ahalduntzean egindako ekarpena goraipatzen du, belaunaldien arteko harremanaren garrantzia bereziki azpimarratuz.

Aurten, Erroak Elkartean, Emakunderen martxoaren 8ko kanpainarekin lotuta, “Zuetaz harro”, aipatu nahi dugu eta gure esker ona eman nahi diogu Concha Clavero Molinari,emakume ahaldundu izateagatik. Berak gu ere izatera bultzatu egin gaitu, baita beste emakume batzuek ere bultzatzen ditu. Belaunaldien arteko harremanari balioa eta garrantzia ematen dio. Erroak Elkartearen sortzailea izan zen, 1988an, eta erakundearen zuzendaria. Horrez gain, sareetako zuzendaritzako edo lehendakaritzako beste kargu batzuk betetzen ditu. Bere ibilbide profesionalean beti berdintasun eta emakumeen ahalduntzearen aurrerapen alde lan egin du.

Concha Clavero Molina
Kategoriak
Berdintasuna

EMAKUMEAK GORA

Animatu zaitezte egun hau partekatzera erabateko berdintasuna lortzeko helburuarekin!

Kategoriak
Berdintasuna Erroak Prestakuntza

Martxoaren 8a ospatzen Erroak Sartun

Tailerretako ikasleekin egindako jarduera batzuk erakutsiko dizkizuegu:

Eguneko Zentroan txapak egiten…

…emaitza zoragarri hauekin.

Informazio Txokoa erabili dugu programatutako jarduerak zabaltzeko.

Elkarrekin eta Aurrera tailerretan emakumezko erreferenteak ezagutzen.

Denontzako hamaiketako feminista prestatzen Bidean tailerretik.

Kategoriak
Berdintasuna

Martxoaren 8a ERROAK-SARTUn

Musukoak, txapak, … gure tailerretan egindako gauza harrigarriak.