Kategoriak
Enplegurako prestakuntza

Ostalaritza Ibilbideko ikasleek Lizeaga Sagardotegia bisitatu dute

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar EKIN Gizarteratzeko II. Planaren barruan, Erroak Elkartea, Beterri Buruntzarekin lankidetzan, Ostalaritza Ibilbide bat egiten ari da, eta bertako ikasleak Lizeaga Sagardotegia bisitatzera joan dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar EKIN Gizarteratzeko II. Planaren barruan, Erroak Elkartea, Beterri Buruntzarekin lankidetzan, Ostalaritza Ibilbide bat egiten ari da, eta bertako ikasleak Lizeaga Sagardotegia bisitatzera joan dira.

Ibilbide hau Beterri Buruntza eskualdean ostalaritzaren arloko prestakuntza praktikoaren bidez enplegagarritasuna eta gizarteratzea hobetzeko garatutako ekintzen parte da.

Esperientzia oso interesgarria izan zen. Sagardoaren prozesu osoa ezagutzeko eta esperientzia gozo batekin amaitzeko aukera izan genuen.

Bisitaldiari esker, sagardoaren historia eta elaborazio prozesua sakon ezagutu ahal izan ziren

Bisitaldiari esker, sagardoaren historia eta elaborazio prozesua sakon ezagutu ahal izan ziren: sagarrondoen zaintzatik eta sagarrak biltzeko prozesuetatik hasi eta sagardoaren ekoizpen, hartzidura eta kontserbaziora arte.

Jardunaldian sagar zuku goxoa dastatu genuen, eta upeltegia eta jangela ezagutzeko bisita gidatuaz gozatu genuen. Amaitzeko, esperientzia gastronomiko bat eskaini ziguten, eta bertako produktuekin egindako txorizo eta gazta ogitartekoak zerbitzatu zizkiguten.

Lizeaga Sagardotegiak esperientzia gastronomiko bat eskaini zien Erroak Elkarteko ikasleei.

Bisita Telmo Iruretagoienaren eskutik egin zen, eta eskerrak eman nahi dizkiogu emandako arretagatik eta partekatutako azalpen interesgarriengatik. Erroak Elkartetik ere gure esker ona adierazi nahi diogu Lizeaga sagardotegiko talde osoari, izan duen harreragatik eta ikaskuntza, tradizioa eta bizikidetza uztartu zituen egun aberasgarria bizitzeko aukera emateagatik.

Erroak Elkarteko ikasleek sagar zuku goxoa dastatu dute, Lizeaga Sagardotegian
Kategoriak
Enplegurako prestakuntza

Hotelak eta eraikinak garbitzeko ikastaroko ikasleen bisita Donostiako Ilunion hotelera.

Joan den urriaren 31n, Hotelak eta Eraikinak Garbitzeko ikastaroko ikasleek Donostiako Ilunion Hotelera egindako bisita batean parte hartu zuten, SENDOTU Vulnerables programaren esparruan (EAEko Europako Plus Gizarte Funtsa, 2021-2027).

ONCE Gizarte Taldeko Ilunion Hotela laneratzearekin eta aukera-berdintasunarekin duen konpromisoagatik bereizten da. Bere ereduak enplegua eskaintzen die desgaitasuna duten edo zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei, aukera berdintasuna bultzatuz, lan merkatuan sartzea erraztuz eta lan ingurune inklusiboak sustatuz.

Bisitan, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal izan zuten pisuetako langileen lana, eta lau izarreko hotel batean egunerokoa nola antolatzen den jakin ahal izan zuten.

Gainera, oso esperientzia berezia bizi izan zuten: “gosari itsua”, ikusmen desgaitasunari buruzko sentsibilizazio dinamika bat.

Parte-hartzaileak itsu-itsuan gosaltzeko dinamikarako prestatzen ari dira, sentsibilizazio esperientzia baten parte gisa.

Begiak estalita, ikasleek ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek dituzten zailtasunak bizi izan zituzten, eguneroko oztopoei eta autonomiari eta inklusioari buruz hausnartuz.

Begiak estalita dituzten ikasleek itsuan hartzen dute parte gosarian, ikusmen-desgaitasunari buruz hausnartzeko.

Dinamika hori oso aberasgarria eta motibagarria izan zen, eta taldearen enpatia eta sentsibilitate soziala indartu zituen.

Gosariaren esperientzia itsu-itsuan biziz, sentsibilizazio eta enpatia jarduera bat

Erroak Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu Ilunion Hoteleko talde osoari, bereziki Jose Juliani eta Susiri, izan duten harrera beroagatik eta konpromisoaren eta inklusioaren adibidetik ikasteko aukeragatik.

Kategoriak
Enplegurako prestakuntza

Ostalaritzako prestakuntza eta enplegu ibilbide berritzaile bat jarri dugu abian, Donostia Sustapenak sustatuta.

Erroak Elkartean proiektu berri bat jarriko dugu abian 2025eko urriaren 6an. Proiektu hori aisia- eta turismo-sektorean eta sektore enogastronomikoan laneratzen laguntzeko eta trebatzeko ibilbide integral bat da, Europar Batasunak – Next Generation EUk finantzatua eta Donostiako Sustapenarekin batera sustatua.

Ekimena UBA-LAB enplegu inklusiboko laborategiaren barruan dago, eta lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten langabeei zuzenduta dago. Lehentasuna dute DSBE/BGD jasotzen dutenek, iraupen luzeko langabezian daudenek eta 45 urtetik gorakoek.

Programak barne hartzen ditu:

  • Prestakuntza teknikoa: Jatetxeko eta tabernako oinarrizko eragiketen profesionaltasun-ziurtagiria (1. maila).
  • Zeharkako prestakuntza gaitasun profesional, digital, linguistiko eta sozialetan.
  • Praktikak ostalaritza-sektoreko enpresetan.
  • Banakako orientazioa eta laguntza enplegua aktiboki bilatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko.

Helburua da gaur egun profesional kualifikatuen eskari handia duen sektore batean parte hartzen duten pertsonen benetako laneratzea erraztea.

Programa honen bidez, Erroak Elkarteak gizarteratzearekin eta laneratzearekin duen konpromisoa indartzen du, prestakuntza txikiagoa eta laneratzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonei lan merkatuan sartzeko benetako aukera eskainiz, eta, aldi berean, tokiko ostalaritzaren beharrei erantzunez.

Interesdunek Lanbideren bidez eskuratu eta eman dezakete izena.

Zuzenean kontsultatzeko: info@erroak.sartu.org ·

Telefonoa: 604 559 668

Kategoriak
Enplegurako prestakuntza

DIGITALEAN LANEAN

Pandemiaren garaiek agerian utzi dute nolako eten digitalari aurre egin behar diogun. Gero eta beharrezkoagoa da ezagutza digitalak izatea. Lehen hautazkoak ziren ekintzak (adibidez, ABLE batean curriculum bat aurrez aurre eman genezakeen), gaur egun derrigorrezkoak bihurtu dira (ABLEen %99k on-line bidez baino ez dute jasotzen CVa).

Eraldaketa digitala behar dugu, eta horrek mundu berri honetara egokitzea eskatzen du. Horretararko, prestakuntza hau proposatzen dugu. Edozein lanpostutarako ez ezik, eguneroko jarduerak egiteko ere balioko diguten trebetasunak eta gaitasunak ikasteko prestakuntza da (adibidez, Lanbiden edo Osakidetzan on-line hitzordua hartzeko).

Zer ikasiko dugu prestakuntza honetan?

Edozein lanpostutarako beharrezkoak diren gaitasun eta trebetasun digitalak ikasiko ditugu, lau gaitasun-ardatzetan oinarrituta:

  1. Komunikazioa: Edozein euskarri digitaletan mezuak ulertzeko eta adierazteko gaitasuna.
  2. Digitala izatea: eraldaketa digitalarekiko irekia eta positiboa izateko gaitasuna.
  3. Espresa zaitez: komunikazio-tresna berriak (Gmail, WhatsApp, Skype,…)
  4. Sare sozialak: Oinarrizko funtsionaltasunak, inpaktuak, arriskuak eta onurak.

Ordutegia: 15:00Etatik 18:30tara. 6 egun. 20 ordu.

1. Taldearen Egutegia: Azaroaren 8-15

2. Taldearen Egutegia: Azaroaren 16-23

3. Taldearen Egutegia: Azaroaren 24- Abenduaren 1

Inskripzioa egiteko kontaktua: Estibaliz / Concha

(722 168 951 / 943 47 24 26)

Kategoriak
Enplegurako prestakuntza

Prestakuntza berria: Merkataritzako laguntzailea

Prestakuntzako edukiak:

  • Gaitasun digitalak: 20 ordu. Eraldaketa digitala: teknologia berrien eta on-line munduaren hastapenak.
  • Lanbideko gaitasun teknikoak: 50 ordu. Paketeria kamioitik deskargatzea eta ondorengo manipulatzea. Produktuak antolatzea: Biltegian eta dendan kokapena. Kodeen arabera salmenta produktuen kokapen egokia. Produktuak birjatzea. Laneko segurtasuna eta higienea / arrisku orokorrak eta espezifikoak.
  • Zeharkako gaitasunak: 82 ordu. Autoezagutza, autoestimua eta segurtasun pertsonala. Marka pertsonalaren irudia. Komunikazio asertiboa. Pertsonen arteko harremana. Talde-lana. Moldaerraztasuna. Denboraren kudeaketa. Erantzukisuna. Emozioen kudeaketa eta frustrazioarekiko tolerantzia. Gatazken konponbidea.
  • Praktikak enpresetan: 108 ordu.

Baldintzak:

  • Prestakuntzarako motibazioa.
  • Hizkuntza jakitea.
  • Egutegi eta ordutegiaren prestasuna.
  • Prestakuntza eta lan-ibilbidea baloratuko da.
  • Lehentasuna emango zaie lan-baimena duten pertsonei.

Izen-ematea:

  • Gaurtik aurrera, taldea bete arte, azken eguna urriaren 21a.
  • Kontaktua: Estibaliz Zugasti (943 47 24 26 / 722 168 951 / ezugasti@erroak.sartu.org)
  • INCORPORA Taldeko Entitateak: Pertsonak aplikatiboan inskribatu. Ikastaro-kodea: GUI21002
Kategoriak
Enplegurako prestakuntza

Jatetxeko zerbitzuen ikastaroa hasiko dugu: oraindik garaiz zaude izena emateko!!!

Ostalaritza suspertzen ari da, eta berriro gorantz doan sektorea da, datorren denboraldiari begira prestatzeko momentu egokia. Gaitasun-ziurtagiria duen jatetxe-zerbitzuen ikastaroa urriaren 4an hasteko asmoa dugu. Eman izena Lanbideren orriaren bidez.

Kategoriak
Enplegurako prestakuntza

Alfabetatze digitalaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu

Ordenagailuaren, interneten eta aplikazioen erabilera ikasteko hurrengo ikastaroen programazioa eskegita dago.

Hilean behin, ikastaroan izena emateko aukera dago Lanbideren webgunearen bidez. Anima zaitez!!!