Sartu Taldeak bere jarduera soziala aurkeztu dio Nerea Melgosari

Ostegun honetan, uztailak 6, Sartu Taldeko ordezkaritza bat Nerea Melgosarekin, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin bildu da Lakuan, eta bertan gizarte behartsuenari ematen dizkiogun zerbitzuen hainbat alderdi azaldu dizkiogu.

Sailburuarekin eta Ana Agirre eta Lide Amilibia sailburuordeekin izandako bileran, Sartu Taldea osatzen duten erakundeetako zuzendaritzek parte hartu dugu: Concha Clavero, Erroak Elkarteko zuzendaria; Marta Senz, Zabaltzen-Sartu Koopeko zuzendaria; Karmele Artaraz, Gaztaroa-Sartu-Koop.-eko zuzendaria; Alfredo Santamaría, Sartu Araba Elkarteko zuzendaria, eta Fernando Consuegra, Sartu Taldeko koordinatzailea.

Sartu Taldea gizarte-zerbitzuen sektoreko irabazi-asmorik gabeko lau erakunde pribatuk osatzen dute. Gure helburua marjinazioaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka da. 1988an gizarte-laguntzako zerbitzu komunitarioen sareko beste zerbitzu publiko bat bezala hasi ginen lanean.

Partekatu:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on pinterest
Pinterest
Share on linkedin
LinkedIn

Ezagunagoak

Kategoriak
2024(e)ko urria
A A A A O I I
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031