Afari Solidarioetako bi boluntariok, Gemmak eta Ixik, Kaleko Afari Solidarioak proiektuari buruzko azalpen saioan parte hartu dute.

Saioa gure ikasleen 45 laguni zuzendu zaie, Jatetxe eta Tabernako Oinarrizko Eragiketetako (ElkarEKIN-Beterri Buruntza), Sukaldaritza eta Ostalaritzako Oinarrizko Eragiketetako (Sendotu Gazteak) eta Iturgintzako prestakuntza (Gizarteratzeko Gizarte eta Hezkuntza Tailerren Sarea) taldeetakoak.
Helburua Harrera Sareak eta Afari Solidarioek egiten duten lana azaltzea izan da. Topaketa horretan, gure ikastetxeko ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan zuten nola antolatzen den ekimen solidario hau eta erakundeen eta herritarren arteko sare-lanaren balioa. Ordubeteko saioan parte-hartze aktiboa izan zuten, galdera ugarirekin eta interesa erakutsiz.

Gainera, urriaren 17tik aurrera, ostirala, sukaldaritza ibilbideko ikasleak KASek banatzen dituen Afari Solidarioetarako menuak prestatzen hasi dira. Lankidetza hori azaroaren 14ra arte mantenduko da, ekintza komunitario horri laguntzeko asteko afariak prestatuz.

Esperientzia honekin, parte hartzaileek beren ezagutza teknikoak praktikan jartzeaz gain, elkartasuna, enpatia eta konpromiso soziala bezalako balioak indartzen dituzte, Erroak Elkartearen hezkuntza ikuspegiaren parte direnak.

Azpimarratzekoa da, gainera, ikasle batzuk jada KASeko boluntarioen parte zirela, eta azalpenetan ere parte hartu dutela, beren esperientzia partekatuz.
Eskerrak eman nahi dizkiegu gure ikasleei erakutsitako jarreragatik eta KAS elkarteari egindako lan eskergagatik.
Informazio gehiagorako edo KASen egiten den lanaren egunerokotasuna jarraitzeko, jarraitu sare hauek: @kalekoafarisolidarioak



