Erroak Elkartean aurten ere bat egin dugu Korrikarekin, euskararen erabilera eta babesa bultzatzeko Euskal Herrian zehar egiten den ekimenarekin.

Donostiara iritsi bezperan, gure Korrika Txikia ospatu genuen, Martuteneko 27. Poligonoan barrena egindako ibilbidearekin. Taldeak inplikatzeko, motorrak berotzeko eta Korrikaren espiritua giro hurbil eta parte-hartzaile batean partekatzeko unea izan zen.
Hemen duzue gure Korrika Txikiaren laburpen bideoa.
Martxoaren 25ean, Korrika Donostiatik pasa zen eta aurten gure kilometro propioarekin parte hartzeko aukera aprobetxatu dugu: 1702. Goiz erdian hartu genuen lekukoa, Antzieta pasealekuan, gogo eta ilusio handiz.

Lekukoa Erroak Elkarteko hainbat proiektutako ikasleek eraman zuten, une sinboliko honetan aktiboki parte hartu zutenek. Haien inplikazioak gure programen konpromisoa islatzen du, ez bakarrik prestakuntzarekin eta inklusioarekin, baita kulturarekin eta hizkuntzarekin ere.
Hemen duzue 1702. Km-ko bideoa.
Jardunaldian zehar, ikasleek zein talde profesionalak euskararen inguruko topaketa eta ospakizun gune bat partekatzen dugu, komunitatea eraikitzen duten ekimen kolektiboetan parte hartzearen balioa indartuz.
Erroak Elkartean Euskara gara!




