Erroak Elkartea – Sartu Taldeak lan merkatuaren adimenari eta lanbide heziketari buruzko Europako LMI4VET proiektuan parte hartzen du.

Carol Fernández eta Irati Mañeru lankideak LMI4VET Partner Meeting topaketara joan dira Frankfurtera, Labour Market Intelligence for Vocational Education and Training (Lan merkatuaren adimena lanbide heziketarako) europar proiektuaren barruan.
Sartu Taldea LMI4VET Frankfurt

LMI4VET Erasmus+ proiektu bat da, eta Lanbide Heziketako erakundeetan Lan Merkatuko Adimenaren erabilera hobetzea du helburu. Proiektuaren helburua da Prestakuntzaren hornitzaileei tresna eta metodologia hobeak ematea, lan merkatuaren joerak, konpetentzien eskaera eta etorkizuneko eskulan beharrak ulertzeko, eta, horrela, hezkuntza eta lan beharren arteko harmonizazio handiagoa bermatzeko.

Proiektu honetan, herrialde bakoitzak ezagutza-bazkide bat eta gizarte-bazkide eragile bat ditu (hirugarren sektoreko enpleguaren eta prestakuntzaren hornitzailea). Euskadin, Sartu Taldea da hirugarren sektorea ordezkatzen duena, Prospektikerrek lagunduta. Azkeneko hau proiektuaren lider gisa izanik.

Proiektu hori inplementatuta, helburua da pertsona zaurgarrien enplegagarritasuna hobetzea, enplegurako prestakuntzako ikasketa-planak lan-merkatuaren beharretara hobeto egokitzea, eta prestakuntza horren sistemaren informazioa hobetzea, ziklo ekonomikoen erronkak barne hartuta.

Programak lan saioak izan zituen Goethe Universityn, tailer bat Hesseko hirugarren sektoreko enplegu eta prestakuntza zerbitzuen hornitzaileekin, eta networking eta nazioarteko lankidetzarako guneak.

Espazio horretan, gure bi proiekturen esperientzia partekatu ahal izan genuen gainerako parte-hartzaileekin:

  • W proiektua: DSBE jasotzen duten eta laneratu aurreko egoeran dauden etorkinen gizarteratzea eta laneratzea erraztea du helburu, haien administrazio-egoera erregularizatuz gizartean errotzeko prozeduraren bidez, lanpostuko prestakuntza-ibilbideen bidez, non enpresek pertsona ezagutzeko eta lan-kontratu bat egiteko aukera duten.
  • Emakumeak: talentuak eta aukerak: egoera ahulean dauden emakumeen ahalduntze pertsonala, autoezagutza, gaikuntza eta birgizarteratze soziolaborala bultzatzea da helburua, ibilbide pertsonalizatuen bidez, taldeko eta banakako esku-hartzearekin.

Partekatu:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on pinterest
Pinterest
Share on linkedin
LinkedIn