“Esperientzia bilatzen dut bizitza profesional egonkorragoa izateko”

Adil Mouchreq, gure orientazio zerbitzuaren eta enplegarritasuna programaren erabiltzailea, harrerako laguntzaile gisa lan egiten du Uba hostel-en.

Adilek laneratzeko kontratua du, eta Uba hostel enpresako plantillako kidea da aurtengo maiatzetik. Erroak-Sartu erakundetik eratorria, Ubaren proiektuaren eta inguruko gizarte-erakundeen arteko komunikazio estuaren emaitza da bere kontratazioa, kalteberatasun-egoeran dauden eta lan-mundura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak erakartzeko helburuarekin.

«Eskaintzen didaten aukera hau aprobetxatzen ari naiz etorkizunean ate bat irekitzeko, lan-merkatuan sartzeko eta kontratu mugagabea lortzeko. Bilatzen dudana esperientzia da, bizitza profesional egonkorragoa izateko», azaldu du.

Bost urte Donostian eman ondoren, egun gutxiko noizbehinkako lanak izan ondoren, Mouchreqek aitortu du «oso pozik» dagoela. Hona iritsi nintzenetik dudan lehen lan egonkorra da hau, eta lasaiago bizitzeko eta bizitzaren beste pertzepzio bat izateko aukera eskaintzen dit». Argi du Uba tranpolin ezin hobea dela etorkizunean lan-merkatu arruntean sartu ahal izateko.

Albiste osoa esteka honetan irakur dezakezu.

Partekatu:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on pinterest
Pinterest
Share on linkedin
LinkedIn

Ezagunagoak

Kategoriak
2025(e)ko urtarrila
A A A A O I I
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031