Emari taldea Kontxan

Emari Tailer Sozioedukatiboko emakumeek Emakume Surflari Elkarteak antolatutako Lantalde Aktibo eta Kolektiboaren saioetan parte hartu dute irailean eta urrian.

Egindako jarduera Donostiako Emakumeen Etxeko bizitzarekin lotutako elkarteetan parte hartzen duten emakumeei zuzenduta dago. Hau da Erroak Elkartearen kasua.

Jarduera honen helburua da emakume horiek aldizka joaten diren osteopatia-saioetan hasitako gorputzaren autoezagutzarekin jarraitzea. Autoezagutza, gidatutako ariketa fisikoaren bidez eta taldekatuta, inguratzen dituen ingurune naturalean: itsasoa, hondartza eta Kontxako inguruak.

Xedea da emakume horiek hasi duten gorputzaren ahalduntze prozesu kolektiboa eta feminista babestea, autozainketaren eta zaintza kolektiboaren bidez.

Partekatu:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on pinterest
Pinterest
Share on linkedin
LinkedIn

Ezagunagoak

Kategoriak
2024(e)ko azaroa
A A A A O I I
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930