Argazki kamera lata batekin

Donosti Tailerretan parte hartu duten pertsonek egindako jarduera harrigarri honen emaitza erakusten dizuegu.

Sinestezina bada ere lata batekin haiek sortutako kamerarekin argazkiak errebelatzen ibili dira Donostiako Udaleko tailer sozioedukatiboetako partaideak.

Donostiako Udaleko tailer sozioedukatiboetan “Sortu Kamara Lata Batekin” tailerra egin dugu Nagore Legarreta argazkilariaren eskutik.

Tailerraren helburua erreziklatutako materialak erabiliz argazki kamerak eraikitzen ikasi eta gure ingurua erretratatzea da. Emaitzak errebelatu dituzte gela ilunean eta ondoren irudi hauetako batzuekin positiboak egin dituzte.

Prozesu honetan argazkilaritzaren oinarrietara jo dute eta ezustez betetako prozesu zirraragarri honekin izugarri gozatu dute.

Partekatu:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on pinterest
Pinterest
Share on linkedin
LinkedIn

Ezagunagoak

Kategoriak
2024(e)ko azaroa
A A A A O I I
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930