Gure Artean proiektuko emakumeek Esku Hutsik Elkartearentzat tximeleta, bihotz eta izarrak ehundu dituzte.

Udaberri honetan, Erroak – Sartu Elkartearen Gure Artean proiektuan parte hartzen duten emakumeek kakorratzez egindako tximeletak, bihotzak eta izarrak ehundu dituzte, Esku Hutsik Elkartean egiten dituzten dolu kutxetarako, haurdunaldi, jaiotza inguruko edo jaioberrien galera bizi izan duten familiei laguntzeko.
Mariposas, corazones y estrellas de ganchillo

Erroak – Sartu Elkarteak garatzen duen “Gure Artean / Emakumeak: Talentuak eta Aukerak” proiektua emakumeei zuzendutako laguntza, ahalduntzea eta sareak sortzeko gune bat da. Taldeko hainbat jardueraren bidez, parte-hartzea, ikaskuntza partekatua eta loturak indartzea sustatzen da, eta, horretarako, topaketarako eta elkarri laguntzeko espazio seguruak sortzen dira.

Espazio honetan egiten diren jardueren artean kakorratz saioak daude, artisau teknika bat ikastetik haratago doan proposamena. Saio horien bidez, eskulan horren alderdi terapeutikoaz harago, sormena, kontzentrazioa, autoestimua, ahalduntzea, lankidetza eta sororitatea lantzen dira, eta eskuz egindako lana ongizaterako eta parte-hartzaileen arteko harremanetarako tresna bihurtzen da.

Gure Artean taldeko partaideek Esku Hutsik dolu-kutxetarako egindako kakorratz elementuak.

Aurten, Donostiako taldeko emakumeek Esku Hutsik elkarteak egiten duen lana ezagutu zuten. Irabazi-asmorik gabeko elkarte hori gurasoek sortu zuten, eta helburua da dolu bat bizi izan duten edo bizitzen ari diren familiei laguntza ematea, alaba edo seme baten haurdundaldi, jaiotza edo jaioberrien heriotzagatik. Bere webgunean (https://eskuhutsik.es /) azaltzen dutenez, elkartearekin lankidetzan aritzeko hainbat modu daude, eta horien artean dago haurra galdu duten familiei ematen zaizkien dolu-kutxetarako materiala ematea.

Hori guztia jakinda, Donostiako “Gure Artean” taldeko emakumeek beren aletxoa ematea erabaki zuten, bihotzak, tximeletak eta izarrak dedikazio eta maitasun handiz kakorratzez ehunduz. Hala egin dute udaberri osoan eta udako lehen hilabeteetan. Ehundutako elementu guztiak kutxa batean sartu eta Esku Hutsik elkarteari eman zaizkio. Pieza bakoitza artisau eran egin da, eta une bereziki zail horiek bizi dituzten familiekiko babes, hurbiltasun eta elkartasun keinu bat egin da.

Gure Artean elkarteko emakumeek ehundutako elementuak kutxa batean sartu eta Esku Hutsik elkarteari eman dizkiote

Erroak Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiogu Esku Hutsik elkarteak egiten duen lanagatik, eta lankidetzan eta elkarren zaintzan egindako keinu txikiek eragin sozial eta emozional handia nola eragin dezaketen erakusten duten ekimenei balioa eman nahi diegu.

Horrelako ekintzek Gure Artean proiektuaren espiritua ere islatzen dute: emakumeek esperientziak partekatzeko, beren gaitasunak garatzeko eta komunitate hurbilago, solidarioago eta gizatiarrago bat eraikitzen aktiboki laguntzeko espazioak sortzea.

2026 GureArtean Esku hutsik – YouTube

Partekatu:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on pinterest
Pinterest
Share on linkedin
LinkedIn