Kategoriak
Aliantzak eta sareak

Erroak Elkarteak Oarsoaldeko II. Inklusio Topaketan parte hartuko du

Joan den urriaren 9an, Erroak Elkarteak/Sartu Taldeak Oarsoaldeko II. Inklusio Topaketan parte hartu zuen, Oarsolan zentroan, “Inklusioa sustatuz, pertsonak sendotuz” lelopean.

Oarsoaldeak antolatuta, topaketak gizarteratzearen eta laneratzearen arloan lan egiten duten erakunde eta profesionalak bildu zituen, eskualdean aniztasunean sakontzeko, praktika onak partekatzeko eta kohesio soziala indartzeko.

Sartu Taldearen ordezkari gisa, Fernando Consuegrak, taldeko koordinatzaileak, inklusioari eta aniztasunari buruzko online ponentzia bat eskaini zuen, lankidetza sareak sortzearen eta aukera berdintasuna bultzatzen duten ingurune parte hartzaile eta inklusiboak sustatzearen garrantzia azpimarratuz.

Fernando Consuegrak inklusioari eta aniztasunari buruzko online ponentzia bat eskaini zuen

Bestalde, Erroak Elkarteko lankide Irati Mañeruk erakundeak Oarsoaldean garatzen dituen proiektuak aurkeztu zituen, horien artean Sendotzen Oarsoaldea, GAI eta W Proiektua, prestakuntzan, enplegagarritasunaren hobekuntzan eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen gizarteratzean zentratuak.

Irati Mañeruk erakundeak Oarsoaldean garatzen dituen proiektuak aurkeztu zituen

Topaketa elkarrizketa eta ikaskuntza partekaturako gune bat izan zen, tokiko eragileen arteko lankidetza indartzea eta gizarte inklusiboago eta bidezkoago baterantz aurrera egitea ahalbidetu zuena, Sartu Taldearen lana gidatzen duten lankidetza eta konpromiso balioekin bat etorriz.

Inklusio topaketako ebaluaketa
Kategoriak
Enplegua

Erroak Elkartea EITBn: Muralismo komunitarioa Andoainen

EITBko “Quédate” programak Andoaingo Udalarekin batera bultzatzen dugun muralismo komunitarioko programari buruzko erreportajea eman du irailaren 30ean.

Muralismo Andoainen

Proiektu honek espazio publikoak eraldatu nahi ditu hiriko artearen bidez, herritarren parte-hartzea bultzatuz eta parte-hartzaileei sorkuntza kolektiboko eta ikaskuntzako ingurune bat eskainiz.

Emakumeak murala marrazten

Ekimen honen bidez, langabezian dauden emakumeei lan-kontratu bat eskaintzen zaie, lan-merkatuan sartzeko aukerak hobetzeko tresnak ematen saiatuz. Ahalduntzea da helburu nagusia, bai muralista gisa egindako lanaren bidez, bai hezitzaile taldearen laguntzaren bidez.

Modu berean, sei hilabeteetan zehar jasotzen dituzten banakako orientazioen bidez, bakoitzaren ibilbide formatibo-laborala definitzea bilatzen da. Honela, helburuak betetzeko eman beharreko pausuak zehazten dira eta programa amaitzerakoan markatuak dituzten laneratze prozesurako lehenengo pausuak emateko prest daude. 

Muralimo programan parte hartu duten emakumeak

Erreportajean Andoainen egindako lanaren zati bat erakusten da, baita parte hartzaileen eta ekimena bultzatzen dutenen testigantzak ere, muralismoak gizarteratzeko, adierazpen artistikorako eta kohesio komunitariorako tresna gisa duen balioa nabarmenduz.

Erroak Elkarteak Muralismo programa egin du Andoainen

Erroak Elkartetik eskerrak ematen dizkiogu EITBri proiektu hau zabaltzeagatik eta Andoaingo Udalari gizarte parte-hartzaileagoa, inklusiboagoa eta sortzaileagoa eraikitzen laguntzen duten ekimenak bultzatzeagatik.

Erreportaje osoa EITBren webgunean argitaratutako bideo honetan ikus dezakezue, irailaren 30eko “Quédate” saioan, 41:35 minututik Aurrera, edo programaren Instagrameneko esteka honetan.

Eta Andoainen paseatzera gonbidatzen zaituztegu, hilabete hauetan zehar hurbilagoak, koloretsuagoak eta abegikorragoak izateko eraldatzen joan garen espazioak berriz deskubritzeko.

Kategoriak
Aliantzak eta sareak

Erroak Elkartea – Sartu Taldeak lan merkatuaren adimenari eta lanbide heziketari buruzko Europako LMI4VET proiektuan parte hartzen du.

LMI4VET Erasmus+ proiektu bat da, eta Lanbide Heziketako erakundeetan Lan Merkatuko Adimenaren erabilera hobetzea du helburu. Proiektuaren helburua da Prestakuntzaren hornitzaileei tresna eta metodologia hobeak ematea, lan merkatuaren joerak, konpetentzien eskaera eta etorkizuneko eskulan beharrak ulertzeko, eta, horrela, hezkuntza eta lan beharren arteko harmonizazio handiagoa bermatzeko.

Proiektu honetan, herrialde bakoitzak ezagutza-bazkide bat eta gizarte-bazkide eragile bat ditu (hirugarren sektoreko enpleguaren eta prestakuntzaren hornitzailea). Euskadin, Sartu Taldea da hirugarren sektorea ordezkatzen duena, Prospektikerrek lagunduta. Azkeneko hau proiektuaren lider gisa izanik.

Proiektu hori inplementatuta, helburua da pertsona zaurgarrien enplegagarritasuna hobetzea, enplegurako prestakuntzako ikasketa-planak lan-merkatuaren beharretara hobeto egokitzea, eta prestakuntza horren sistemaren informazioa hobetzea, ziklo ekonomikoen erronkak barne hartuta.

Programak lan saioak izan zituen Goethe Universityn, tailer bat Hesseko hirugarren sektoreko enplegu eta prestakuntza zerbitzuen hornitzaileekin, eta networking eta nazioarteko lankidetzarako guneak.

Espazio horretan, gure bi proiekturen esperientzia partekatu ahal izan genuen gainerako parte-hartzaileekin:

  • W proiektua: DSBE jasotzen duten eta laneratu aurreko egoeran dauden etorkinen gizarteratzea eta laneratzea erraztea du helburu, haien administrazio-egoera erregularizatuz gizartean errotzeko prozeduraren bidez, lanpostuko prestakuntza-ibilbideen bidez, non enpresek pertsona ezagutzeko eta lan-kontratu bat egiteko aukera duten.
  • Emakumeak: talentuak eta aukerak: egoera ahulean dauden emakumeen ahalduntze pertsonala, autoezagutza, gaikuntza eta birgizarteratze soziolaborala bultzatzea da helburua, ibilbide pertsonalizatuen bidez, taldeko eta banakako esku-hartzearekin.
Kategoriak
Orientazioa

Erroak Elkarteak “Bidea Eraikitzen: Enplegua bilatzeko gakoak” tailerra egingo du Irunen.

Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzutik, eta udazkeneko Ahalduntze Eskolaren programazioaren barruan, genero ikuspegiarekin enplegua bilatzeko komunikazio eta gizarte trebetasunetan oinarritutako tailer bat garatuko dugu.

“Bidea Eraikitzen” izeneko tailerra irailaren 26an hasiko da, eta 12 saiotan zehar egingo da abendura arte. Ostiraletan izango da, Irungo Emakumeen Etxean, eta lan orientatzaile batek dinamizatuko du, prestakuntza eta bizipen prozesu horretan parte hartzen dutenei laguntzeko.

Enplegu-bilaketa aktiboan dauden emakumeei zuzenduta dago. Ikasteko eta norbera indartzeko gunea izango da. Horregatik, saioak prozesu horiei ikuspegi ahalduntzaile eta praktiko batetik laguntzeko diseinatuta daude. Helburua emakumeen gaitasunak indartzea da, lana segurtasun, autonomia eta baliabide gehiagorekin bilatzeko.

Proiektu honek enplegua lortzean inklusioaren, ahalduntzearen eta genero berdintasunaren alde egiten dugun apustua indartzen du.

Jarduera honen bidez, enplegua aktiboki bilatzeko baliabide praktikoak eskaintzeaz gain, konfiantzazko, hausnarketako eta elkarrekiko laguntzako espazioak sustatu nahi ditugu, emakumeek beren gaitasunak indartzeko eta beren horizonteak zabaltzeko aukera izan dezaten.

Bideak eraikitzen: Claves para la búsqueda de empleo
Kategoriak
Gizartearekiko konpromisoa

Erroak Elkarteak Donostiako Tokiko Enplegu Planaren Hiri Ekonomiari buruzko Jardunaldian parte hartu du

Joan den ekainaren 16an, gure lankide Carolina Fernandezek eta Irati Mañeruk Donostiako Sustapenak antolatutako Hiri Ekonomiari buruzko Jardunaldian parte hartu zuten, hiriko Tokiko Enplegu Plan berria egiteko prozesuaren barruan.

Jardunaldia EKINN eraikinean egin zen, Donostiako garapen ekonomikoarekin eta enpleguarekin konprometitutako erakunde, enpresa, prestakuntza zentro eta gizarte erakundeen arteko topaketarako gune pribilegiatu batean.

Saioan, egindako diagnostikoaren emaitza nagusiak aurkeztu ziren, eta Tokiko Enplegu Plan berriaren garapena gidatuko duten aurretiazko ildo estrategikoak partekatu ziren. Arratsaldean, dinamika parte hartzaileak egin ziren, eta bertaratutako erakundeek beren ikuspegia eman, identifikatutako erronkak baliozkotu eta jarduteko lehentasunak proposatu ahal izan zituzten.

Erroak Elkartearen parte hartzeari esker, kalteberatasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko ikuspegia helarazi ahal izan zen, enplegua lortzeko ibilbide eta errealitate aniztasuna kontuan hartuko duten politika inklusiboak diseinatzearen garrantzia azpimarratuz.

Elkarlanerako espazio mota horiek indartu egiten dute Erroak Elkarteak pertsona guztientzat bidezkoagoa, jasangarriagoa eta irisgarriagoa den garapen ekonomikoko eredu bat eraikitzeko duen konpromisoa, lurraldeko gainerako eragile sozial eta ekonomikoekin koordinatuta.

Kategoriak
Laneratze enpresa

Beterri Errotuz W+ proiektuan parte hartzen ari da

Beterri Errotuzek, Erroak Elkarteko laneratze enpresak, beste pauso bat eman du zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko dugun konpromisoan, W+ proiektuan aktiboki parte hartuz. Lankidetza horri esker, pertsona baten administrazio erregularizazioa lortu da dagoeneko, eta beste bat bide berari jarraitzeko beharrezko prestakuntza ematen ari da gaur egun.

Aurrerapen hori Beterri Buruntzako Mankomunitatea osatzen duten udalen bultzadari eta lankidetzari esker egin ahal izan da; izan ere, lehiaketa publiko erreserbatuen bidez, gizarteratze errealista eta iraunkorreko ibilbideak garatzera bideratutako ekimen horiek ahalbidetzen dituzte.

W+ proiektuaren ikuspegia guztiz bat dator Beterri Errotuzen eta Erroak Elkartearen misioarekin, ikuspegiarekin eta balioekin: pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea, justizia sozialaren, aukera berdintasunaren eta ahalduntzearen ikuspegitik.

Lanean jarraitzen dugu enplegua tresna eraldatzailea eta gehien behar dutenen bizitzak erregularizatzeko eta duintzeko bide eraginkorra izan dadin.

Logo Beterri Errotuz Laneratze enpresa