Kategoriak
Enplegua

“Andoain Margotzen” abiatuko dugu: 8 emakumerentzako prestakuntza eta enplegua pinturan

Aste honetan hasi dugu Andoain Margotzen, zortzi emakumeri pinturan trebatzeko eta udalerrian lan kontratu bat lortzeko aukera emango dien enplegu eta prestakuntza programa.

Programaren aurkezpenean Andoni Alvarez Andoaingo alkatea izan dugu, eta Udalak gaitasun profesionala sustatzeko eta aukerak sortzeko duen konpromisoa erakutsi du, gizarteratzea eta laneratzea bultzatzeko funtsezko tresna gisa.

Proiektua Lanbidek diruz lagundutako Lehentasunezko Arretako Kolektiboentzako Enplegu Programa Integralaren barruan (CATP) gauzatzen da. Prestakuntza teknikoa, zeharkako gaitasunen garapena eta banakako laguntza uztartzen ditu. Helburua argia da: parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetzea eta sektorean laneratzen laguntzea.

Lehen fasean, taldeak 110 orduko prestakuntza egingo du pinturan, eta barruko eta kanpoko teknikak landuko ditu. Ondoren, Andoaingo Udalak parte-hartzaileak kontratatuko ditu sei hilabetez, jardunaldiaren %75ean. Aldi horretan, pintura-lanak egingo dituzte hainbat udal-lokal eta -espaziotan, barrukoak zein kanpokoak.

Alde teknikoaz gain, programak zeharkako gaitasunei, lan orientazioari eta laguntza pertsonalizatuari buruzko prestakuntza jasotzen du. Lan integral horrek konfiantza, autonomia eta lan merkaturako prestakuntza indartzen ditu.

Andoain Margotzenek ingurune hurbilean benetako enplegu-aukerak sortzearen eta komunitatean eragin zuzena izango duten hazkunde pertsonaleko eta profesionaleko prozesuak bultzatzearen alde egiten du.

Kategoriak
Testigantzak

“Esperientzia bilatzen dut bizitza profesional egonkorragoa izateko”

Adilek laneratzeko kontratua du, eta Uba hostel enpresako plantillako kidea da aurtengo maiatzetik. Erroak-Sartu erakundetik eratorria, Ubaren proiektuaren eta inguruko gizarte-erakundeen arteko komunikazio estuaren emaitza da bere kontratazioa, kalteberatasun-egoeran dauden eta lan-mundura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak erakartzeko helburuarekin.

«Eskaintzen didaten aukera hau aprobetxatzen ari naiz etorkizunean ate bat irekitzeko, lan-merkatuan sartzeko eta kontratu mugagabea lortzeko. Bilatzen dudana esperientzia da, bizitza profesional egonkorragoa izateko», azaldu du.

Bost urte Donostian eman ondoren, egun gutxiko noizbehinkako lanak izan ondoren, Mouchreqek aitortu du «oso pozik» dagoela. Hona iritsi nintzenetik dudan lehen lan egonkorra da hau, eta lasaiago bizitzeko eta bizitzaren beste pertzepzio bat izateko aukera eskaintzen dit». Argi du Uba tranpolin ezin hobea dela etorkizunean lan-merkatu arruntean sartu ahal izateko.

Albiste osoa esteka honetan irakur dezakezu.

Kategoriak
Aliantzak eta sareak

Oarsolan Zentroaren inaugurazioa

Aste honetan Oarsolan Zentroaren inaugurazioan izan gara. Bertan, toki, foru eta autonomia erakundeetako, hirugarren sektoreko erakundeetako eta eskualdeko enpresetako ordezkariak bildu ziren.

OARSOLAN berrikuntza-zentro bat da, pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzea eta gizarteratzearen arloan lan egiten duten eragileen arteko lankidetza sustatzea helburu duena.

Esku-hartzeetan, pertsonen gizarteratzea eta laneratzea lortzeko eragile guztien laguntzaren eta lankidetzaren beharra nabarmendu zen.

Kategoriak
Orientazioa

Lana bilatzen ari zara?

Langabezian zaude eta lana bilatu nahi duzu?

Daukazuna hobetu nahi duzu?

Birziklatzea aukera bat da zure planen barruan?

Zure profil profesionala hobetu nahi duzu?

Hori guztia Lanbideren orientazio soziolaboralak eskaintzen du.

Anima zaitez gurekin hitzordua eskatzera!!!

Dei iezaguzu: 943 47 24 26