Kategoriak
Erroak Erroaksartu

GURE ARTEAN. Emakumeak: Talentuak eta Aukerak

Ikasturte berri honetan, emakumeentzako bi talde sortuko ditugu: lehenengo taldea Donostian izango da, eta bigarrena aldiz, Andoainen. Bi talde hauek emakumeei zuzenduak dira, eta espazio bat sortu eta eraikitzea izango da xedea.

Helburu nagusia toki seguru bat eratu, behar ezberdinak dituzten emakumeen artean sarea eraikitzen hasi eta elkartze gune hauetan esperientzia berriak bizitzeko espazioa eskaintzea da.

Astean hiru saio izango dira, eta bertan parte hartzaileek izan ditzaketen galdera, kezka eta esperientziak elkarbanatzeaz gain, dinamika eta ariketa ezberdinen bidez norberaren talentuak piztea bilatuko da. Modu honetan, bakardadeari aurre egiteko laguntza sarea handitzea, barne baliabide eta gaitasunak indartzea eta inguruan izan ditzaketen errekurtso ezberdinak ezagutzea ahalbideratuko da.

Datak:

Donostiako taldea: 2023ko irailetik abendura
Andoaineko taldea: 2023ko urritik abendura

Hasiera:

Donostia: irailak 18
Andoain: urriak 2

Ordutegia:

Astelehen eta asteazkenak, 10:00-13:00

Ostiralak: Informatika gela – Gaitasun digitalak

Informazio gehigarria:

604 553 769

IZEN-EMATEAK

Kategoriak
Erroak Erroaksartu Formación Prestakuntza

Aquariumera bisita

Aquariumera bisitan joan ginen Etengabeko Ikaskuntzako Tailerren Sareko Iturgintza taldearekin, ingurunea ezagutzeko irteera eta moduluaren amaiera gisa.

Horrela, amaitutzat eman dugu eraikuntza hastapeneko prestakuntza-ibilbidea, ikasleak soldadurako, pinturako eta iturgintzako moduluetatik igaro baitira.

Ikasturte honetan, lanbide-hastapenei buruzko prestakuntza-ibilbidea etxetresna elektrikoak, ehunak, oinetakoak eta bizikletak konponketa eta birziklatzea izango da.

Kategoriak
Erroak Erroaksartu Formación Prestakuntza

Lantegi Sareak Saltoki bisitatu du

Saltoki gure iturgintzako, klimatizazioko eta berokuntzako ikastaro eta tailerretako materialen hornitzailea da.

Oiartzungo dendako arduradunak artatu gintuen eta dendako eta biltegiko produktuak eta materialak erakutsi zizkigun. Gainera, talde-lanaren balioaz, ondo egindako lanaren asebetetzeaz eta ilusioaz eta laneko seriotasunaren balioaz hitz egin zigun.

Eskertzen diogu bere hurbiltasuna eta, batez ere, mezuaren garrantzia, oso motibagarria izan baita ikasleentzat.

Kategoriak
Erroak Erroaksartu Formación Prestakuntza

Lantegi Sareak Cementos Rezolaren fabrika eta museoa bisitatu ditu

Museum Cemento Rezola kultura-, hezkuntza- eta inklusio-baliabide bat da. 2000. urtean sortu zen Cementos Rezolaren 150. urteurrena ospatzeko, Jose Maria Rezola Gaztañagak sortzaileak zementu naturalaren fabrikazioa iraultzeko erabili zuen lantegia, Cementos Rezola industria erreferente bihurtu zuelarik Euskadin. Bisita eta tailer egokituak eskaintzen ditu, kolektibo bakoitzaren behar espezifikoei erantzuteko helburuarekin diseinatuak.

Etengabeko Ikaskuntzako Tailerren Sareak, 2022/23 ikasturtean eraikuntza-sektorean hasteko prestakuntza-ibilbidea egin duenak, zementua zer den, haren bilakaera eta material horrek azken mendean gizartearen garapenean izan duen garrantzia ezagutu ahal izan du bisitan, baita gaur egun eta etorkizunean hiri iraunkorragoak sortzeko eman ditzakeen irtenbide berritzaileak ere.

Kategoriak
Erroak Erroaksartu

Sartu Taldeak bere jarduera soziala aurkeztu dio Nerea Melgosari

Sailburuarekin eta Ana Agirre eta Lide Amilibia sailburuordeekin izandako bileran, Sartu Taldea osatzen duten erakundeetako zuzendaritzek parte hartu dugu: Concha Clavero, Erroak Elkarteko zuzendaria; Marta Senz, Zabaltzen-Sartu Koopeko zuzendaria; Karmele Artaraz, Gaztaroa-Sartu-Koop.-eko zuzendaria; Alfredo Santamaría, Sartu Araba Elkarteko zuzendaria, eta Fernando Consuegra, Sartu Taldeko koordinatzailea.

Sartu Taldea gizarte-zerbitzuen sektoreko irabazi-asmorik gabeko lau erakunde pribatuk osatzen dute. Gure helburua marjinazioaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka da. 1988an gizarte-laguntzako zerbitzu komunitarioen sareko beste zerbitzu publiko bat bezala hasi ginen lanean.

Kategoriak
Erroaksartu Sin categoría

Añarbeko Uren instalazioak bisitatu ditugu

Erroak Elkarteko gizarte eta hezkuntza prestakuntzako tailerren sareak, iturgintzako moduluan, Petritegiko instalazioak (Astigarraga) bisitatu zituen, ur edangarriaren tratamendu estazioa (UETE). A ze zorte on dugun ur gozo eta ona edukitzeagatik! Mila esker! 

Kategoriak
Erroak Erroaksartu

Kaleak gureak dira

Larunbatean, ekainaren 10an, Kalean Ehuntzeko Munduko Egunean, 25 bat erakundek Euskal Herriko 11 puntutan, kalearen konkista aldarrikatuko dugu hurrengo leloaren bitartez: “Kaleak gureak dira” Honako hauek dira aldarrikapen eta jai ekitaldi honen helburuak: • Ehuntzearen artea aldarrikapen feministarako tresnan bihurtzea “Kaleak gureak dira” leloaren bitartez. • Eremu publikora ateratzea emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egoteagatik beren balioa kendu zaien diziplinak. • Auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko hurbiltasuneko harreman afektiboei balioa ematea, era kolektiboan eraiki eta ehuntzeko asmoz. • Lanen atzean dagoen jakinduria eta savoir faire guztia ikusaraztea, eta gure arbasoek itzalean egindako lanaren balio kalkulaezina ohoratzea

Mugimendu hau Pasaian jaio zen 2021an, bi lagunen arteko bertako ekimen baten modura: Lalocadelacasa-ko Oihana Merino eta Adinkide GKE-ko Blanca Caballero. Ideia honek forma hartu zuen Matazak Indarkeria Sexistaren Kontra proiektuko Isabel Oterorekin harremanetan jarri zirenean eta talde eragilea sortzeko elkartasuna sortu zenean. Aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, “Indarkeria Sexistaren aurkako Matazak” elkartetik #puntuetakitto mugimendua sendotzeko lanean jarraitzen dugu, ehuna aldarrikapen feministarako bitarteko bihurtuz. Horretarako, administrazio publiko, elkarte, komertzio eta gizarte zibilaren babes eta lankidetza jaso dugu.

Kategoriak
Erroaksartu

Laneratzea eta zainketen profesionalizazioa bultzatuz

Zainketen eta zahartzearen kalteberatasun- eta profesionalizazio-egoeran dauden emakumeak gizarteratzea sustatzeko estrategiekin bat etorriz, Erroak-Sartu elkartean nabarmendu nahi ditugu mendekotasuna duten pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa emateko ziurtagiria lortzeko garatzen ari diren enplegurako prestakuntza-ekintzak. Zehazki, eremu horretan trebatzen ari diren bi pertsona-talde ditugu, Lanbidek bultzatutako prestakuntza-ekintzen barruan dagoen talde bat eta Zaintza Proiektuko beste talde bat, GFAren Elkar-EKIN Lanean estrategiaren barruan.

Azken hilabetean, eremu soziosanitarioko bi erakunderen bisita jaso dugu, bata egoitza-eremukoa eta bestea etxe-eremukoa. Horiei esker, hobeto ezagutu ahal izan ditugu bere antolamendua, pertsonan oinarritutako arreta-eredua eta alderdi garrantzitsuenak lanekoak ez diren praktikak egiteko eta etorkizunean sektore horretan enplegua eta lan-baldintzak izateko orduan.

ESKERRIK ASKO Maria Jose Garateri, GSR Egiako Erresidentziako zuzendariari (Ntra. Sra. de la Paz) eta Aranzazu Canalesi, GSR Egiako Laguntzaileen koordinatzaileari (Ntra. Sra. de la Paz)

ESKERRIK ASKO Laida Bastida eta Yohanna Mendezi, Lorekako laneratzeko teknikariei.

ESKERRIK ASKO zuen gertutasunagatik eta sektoreko profesionalizazioa hobetzeko laguntzagatik.

GSR-egoitza Egia eta Loreka-Etxeko Zerbitzuak Erroak Sartu Elkartearen erakunde laguntzaileak dira, baita gizarteratzeko eta laneratzeko beste programa batzuetan ere, hala nola GFAren Enplegagarritasun Programa edo La Caixa Fundazioaren Incorpora Programa.

Kategoriak
Erroak Erroaksartu Euskera

EMAKUMEAK GORA

Animatu zaitezte egun hau partekatzera erabateko berdintasuna lortzeko helburuarekin!

Kategoriak
Erroak Erroaksartu

2022aren amaiera, 2023aren bila

2022a atzean utzi genuen, urte bizia, sentsazio onez beteta eta egindako lanaren poztasunarekin. Erroak elkartetik ilusio eta motibazio berarekin ekingo diogu 2023 urte berriari, erronka eta berriekin.

Orientazio-zerbitzua eskaintzen jarraituko dugu, Lanbideren zentro laguntzaile gisa. Baita gure tailerrak eta profesionaltasun-ziurtagiria duten ikastaroak ere. Horiei buruzko informazioa webgunean eguneratuko dugu. Eta betiko moduan, gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko proiektuak eskaintzen jarraituko dugu.