Erroak-Sartu elkartean Urretxuko aniztasuna eta bizikidetza planerako dinamizatzailea bilatzen ari gara.
Kategoria: Erroaksartu
Kategoriak
Duela gutxi Erroak-Sartuko gizarte eta hezkuntzarako taldeak “San Telmo museoko gidak” prestakuntza hasi du. Museoarekin lankidetzan aritzeko proiektu bat da, gure ikasleei haren edukiaz eta instalazioez gozatzeko aukera emango diena, gure erakundeko hezkuntza-taldearekin bisita gidatuak eginez. Esperientzia aitzindaria da eta aukera paregabea gure herriaren historia eta aberastasun kulturala zabaltzeko eta gizarte inklusiboago baten alde lan egiteko. Mila esker San Telmo Museoari!!
Tailerretako ikasleekin egindako jarduera batzuk erakutsiko dizkizuegu:
Eguneko Zentroan txapak egiten…
…emaitza zoragarri hauekin.
Informazio Txokoa erabili dugu programatutako jarduerak zabaltzeko.
Elkarrekin eta Aurrera tailerretan emakumezko erreferenteak ezagutzen.
Denontzako hamaiketako feminista prestatzen Bidean tailerretik.
Gure Enplegu Zentroan enplegua bilatzeko edo hobetzeko prozesurako auto-kontsultarako tresnak aurkituko dituzu, eta prozesu hori erraztuko duen orientatzaile baten laguntza izango duzu. Gure ohiko ordutegia mantentzen dugu: astelehenetik ostiralera 8: 00etatik 15: 00etara.
Hurrengo talde-tailerrak hauek izango dira:
Helburu profesionala, otsailaren 11n
Enplegu Bilaketarako Kanalak, otsailaren 25ean
Eta gai interesgarri gehiagorekin jarraituko dugu,…
Izena eman nahi baduzu, jo ezazu Lanbideren Weborrira edo dei iezaguzu 943 47 24 26 zenbakira.
Haurralde Fundazioak jostailuak biltzeko bigarren kanpaina egin du. Kanpaina horretan hainbat erakundek parte hartu dugu, bakoitzak bere ekarpena eginez gure gaitasunetatik. Gure kasuan, inklusiorako eguneko zentroan parte hartzen duten pertsonek puzzleak eta zurezko animaliak egin dituzte, eta logistikaz arduratu direnei esker, etxe desberdinetara iritsi dira haurrek Eguberri hauetan gozatzeko aukera izan dezaten.
Haurralde Fundazioak eskerrak eman dizkie erakunde horiei guztiei. Eta Erroak elkartean ere eskerrak itzuli nahi dizkiegu, haurrei poz bat emateko aukera emateagatik, gure gizartearen etorkizuna. Esperientzia polita izan da guretzat.
Hona hemen Haurraldek egindako esker onaren laburpena:
Esteka ere utziko dizuegu, erakunde guztiei emandako esker ona ikusteko.
Urtero bezala, hainbat jarduera jarriko ditugu martxan ikastaro eta tailerretan (berdintasun-saioak garatzea eta talde-dinamikak egitea, informazio-horma-irudiekin espazioak apaintzea, gaiari buruzko materiala zabaltzeko informazio-mahaia jartzea). Gure eguneroko lana gure zerbitzuetara etortzen diren pertsonak trebatzeko eta kontzientziatzeko erabiliz.
Adibide moduan, erakusten dizkizuegu gure eguneko zentroan egin ditugun txapa hauek, genero indarkeriak dakarren gaitz soziala salatzeko.
“Ez ditut onartzen aldatu ezin ditudan gauzak, onartzen ez ditudan gauzak aldatzen ari naiz” (Angela Davis)
Kategoriak
Andere Guneak
Erroak Sartu elkartean Andere Guneak proiektuaren bidez egoera ahulean dauden emakumeei laguntzen jarraitzen dugu.
Tailerrak ahaldutze-prozesuen bidez garatzen dira, eta prozesu horiek aktibazio pertsonala eta soziolaborala ekarriko dute, laguntza-talde baten eta banakako jarraipenaren bitartez.
Hainbat gai jorratzen dituzten doako tailerrak dira, honako helburu hauekin:
• Sareak ehuntzea, esperientziak partekatzea, tresna eta baliabide berriak ezagutzea.
• Norberaren eta gure boterearen gaineko kontzientzia hartzeko prozesua.
• Bizi-dinamismo positiboak, baliabide pertsonalak eta sozialak sustatzea.
• Feminismoa babes-faktore gisa.
Taillerretan parte hartzeko, izena eman behar da 943472426 telefonora deituz eta Amaiagatik galdetuz.
ESENek (Espetxe Sarea Euskadi-Nafarroa) antolatutako jardunaldia. Erroak elkarteak parte hartzen duen EAEko eta Nafarroako zigor eta espetxe-arloko entitate eta gizarte-erakundeen sareak.