Kategoriak
Testigantzak

“Esperientzia bilatzen dut bizitza profesional egonkorragoa izateko”

Adilek laneratzeko kontratua du, eta Uba hostel enpresako plantillako kidea da aurtengo maiatzetik. Erroak-Sartu erakundetik eratorria, Ubaren proiektuaren eta inguruko gizarte-erakundeen arteko komunikazio estuaren emaitza da bere kontratazioa, kalteberatasun-egoeran dauden eta lan-mundura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak erakartzeko helburuarekin.

«Eskaintzen didaten aukera hau aprobetxatzen ari naiz etorkizunean ate bat irekitzeko, lan-merkatuan sartzeko eta kontratu mugagabea lortzeko. Bilatzen dudana esperientzia da, bizitza profesional egonkorragoa izateko», azaldu du.

Bost urte Donostian eman ondoren, egun gutxiko noizbehinkako lanak izan ondoren, Mouchreqek aitortu du «oso pozik» dagoela. Hona iritsi nintzenetik dudan lehen lan egonkorra da hau, eta lasaiago bizitzeko eta bizitzaren beste pertzepzio bat izateko aukera eskaintzen dit». Argi du Uba tranpolin ezin hobea dela etorkizunean lan-merkatu arruntean sartu ahal izateko.

Albiste osoa esteka honetan irakur dezakezu.

Kategoriak
Aliantzak eta sareak

World Kafearen hilabetea

Azaroan Erroak Elkarteak Deustuko Unibertsitateak eta ESENek (Espetxe Sarea Euskadi-Nafarroa) antolatutako bi World Kafetan parte hartu du.

Zuzenbideko unibertsitate-ikasleei espetxeen mundua bezain ezezaguna den mundu bat hurbiltzeko asmoz, lehenengo kasuan…

… eta gaiari buruzko jakintzak eta ezagutza partekatzea eta elkarrekin hitz egitea bigarrenean.

World Kafe formatuko topaketa horiei esker, hizketa, elkarrizketa eta hausnarketarako bi topagune sortu ahal izan dira zigor- eta espetxe-esparruen inguruan.

Garrantzitsua eta motibagarria da bai gai honetan lan egiten dugunontzat, bai etorkizuneko profesionalentzat, espetxe-errealitatearekin hurbiletik lan egiten dugun gizarte-erakundeen lanari balioa ematea, zigor askatasun-gabetzailea betetzen duten pertsonen gizarteratze-helburua bultzatu eta indartzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeen oraina eta etorkizuna maila guztietan landu behar dira, gizartearen ikuspegi komunitario bat partekatzen badugu; izan ere, partaidetza eta bizikidetza, justizia eta giza eskubideak bezalako kontzeptuak komunitate baten ideala definitzen duten ezaugarriak dira.

Kategoriak
Gizarte eta hezkuntzako prestakuntza

Baratze urbanoak gizarteratze prozesuan

EtxeEKOlanda proiektuak prestakuntza, partaidetza eta sentsibilizaziorako topagune izan nahi du baratze ekologikoak egiten hasi nahi duten guztientzat.

Horretarako, Donostiako kultur etxe eta udal ekipamenduetako terrazetan eta lur-eremuetan barazkiak landatzeko espazioak prestatu ditu, eta, horrela, aire zabaleko ikasgelen benetako sarea osatu du.

Aurrera taldeak Lugaritzko kultur etxean nekazaritza ekologikoarekin izan ditu lehen topaketak. Gune horretan, ingurumen-hezkuntza, naturarekiko eta nekazaritzarekiko harremana eta, aldi berean, eremu komunitarioetan parte hartzea zerbitzuko parte-hartzaileen inklusio-prozesuetan sartzen dira.

Kategoriak
Berdintasuna

A25

Kategoriak
Gizarte eta hezkuntzako prestakuntza

Estereotipoak apurtuz

Donostiako Udaleko Tailer sozioedukatiboetan Kera Elkartearen bisita izan dugu Donostiako Emakume etxeak antolatuta.

Kera emakume ijitoen elkarte bat da, Gipuzkoan zehar lan egiten du Ijito Herriaren eta bereziki emakume ijitoen bizi-balndintzak hobetzeko.

Elkartea eta egiten duten lana aurkezteaz gain, emakume ijitoen historia, ekarpenak eta bisibilizazioaz hitz egin digute. Ekintzaren helburua nagusia emakume ijitoen estereotipoak apurtzea eta emakumeen arteko sareak sortzea da.

Giro atsegin batean hausnarketarako aukera izan dugu. Mila esker!

Kategoriak
Aliantzak eta sareak

Gipuzkoako espetxeetan lan egiten dugun hirugarren sektoreko erakundeen urteko bilera Arartekoarekin.

Bilera hori Gipuzkoako espetxeetako biztanleekin lan egiten dugun hirugarren sektoreko erakundeen esperientziak, jakin-minak eta kezkak partekatzeko gune bihurtzen da.

Beti da aberasgarria, eta eskertzekoa da gogoeta egin, entzun eta gure lanari hain zuzenean eragiten dioten gaiekin zerikusia duten gaiak planteatu ahal izatea.

Eskerrik asko Inés Ibáñez de Maeztu Izaguirre, Arartekoaren albokoa; Roberto Moreno, justizia eta espetxean dauden pertsonak arloetako teknikari arduraduna; Nahikari Borda, arloko teknikaria; Arrats, Loiolaetxea, Gurutze Gorria, Espetxe Pastorala eta Izan Fundazioa.

Kategoriak
Gizarte eta hezkuntzako prestakuntza

Emari taldea Kontxan

Egindako jarduera Donostiako Emakumeen Etxeko bizitzarekin lotutako elkarteetan parte hartzen duten emakumeei zuzenduta dago. Hau da Erroak Elkartearen kasua.

Jarduera honen helburua da emakume horiek aldizka joaten diren osteopatia-saioetan hasitako gorputzaren autoezagutzarekin jarraitzea. Autoezagutza, gidatutako ariketa fisikoaren bidez eta taldekatuta, inguratzen dituen ingurune naturalean: itsasoa, hondartza eta Kontxako inguruak.

Xedea da emakume horiek hasi duten gorputzaren ahalduntze prozesu kolektiboa eta feminista babestea, autozainketaren eta zaintza kolektiboaren bidez.

Kategoriak
Aliantzak eta sareak

Oarsoaldeko Eskualdeko Inklusio Jardunaldia

Topaketa honen helburua izan da azken bi urteetan OARSO-SAREn garatutako proiektuen ondorioak eta emaitzak ezagutaraztea eta, aldi berean, zailtasun gehien dituzten pertsonen gizarteratze eta laneratze estrategiei buruz hausnartzea.

Ekitaldian Errenteriako alkate eta Oarsoaldeko Garapen Agentziako presidente Aizpea Otaegi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusi Koldo Peciña eta Lanbideko Gizarteratze Zerbitzuko arduradun Uxue Artetxe izan dira.

Fernando Consuegra gure lankideak, Sartu Taldeko koordinatzaile nagusiak, aurkezpen labur bat egin du jardunaldia kokatzeko. Jarraian, Oarso-Sare ekimenaren proiektuak aurkeztu dira eta mahai-inguruen txanda iritsi da. Horietan, parte-hartzaileen eta enpresen testigantzak eman dira ezagutzera, bai eta administrazio publikoetako ordezkariak sartzeko estrategiak ere.

Kategoriak
Gizarte- eta hezkuntza-ibilbideak eta ahalduntzea

II. Urretxuko Udalaren Aniztasun eta Bizikidetza Plana

Joan den astean, gure lankide Oihana Merinok Urretxuko Udalean egin zuen II. Aniztasun eta Bizikidetza Planaren aurkezpenean izan ginen.

Planaren oinarrian dagoen ideia nagusia da pertsona guztiak anitzak garela, eta horrek ez duela inolako diskriminaziorik eragin behar; Planean bertan jasotzen denez, helburua da “herritar guztien eskubide-berdintasuna, diskriminaziorik eza eta bizikidetza sustatzea, zeharkatzen dituzten aniztasun ezberdinak.

Horretarako, bost jarduera-ildo planteatzen dira, elkarren artean elikatzen direnak, eta honako hauek dira:

  • Aniztasunaren eta bizikidetzaren erreferentzialtasuna indartzea.
  • Herritarrak Aniztasunaren eta Bizikidetzaren balioez sentsibilizatzea.
  • Herri inklusiboago bat lortzeko bidean, inplikatutako agenteen arteko lan bateratua garatzea.
  • Edozein herritarrek komunitatean parte hartzeko dituen baliabideak indartzea.
  • Herritarren arteko bizikidetza eraikitzeko bitartekoak ematea.
Kategoriak
Aliantzak eta sareak

Deustoko ikasleen bisita

Aste honetan, Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko eta Gizarte Hezkuntzako gradu bikoitzeko 2. mailako ikasleak Martuteneko 27. poligonoan dagoen gure prestakuntza-zentrora etorri dira.

Bisita hau Lana, Enplegua eta Gizarteratzea eta Laneratzea irakasgaiaren edukien barruan antolatu da, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan dute nolakoa den gizarteratzeko eta laneratzeko baliabide bat. Instalazioak, ikasgelak eta tailerrak ikusteko aukera izan dute, baita erakundeak egiten dituen programei buruzko azalpenak jasotzeko ere, bai enplegurako prestakuntzakoak, bai gizarte- eta hezkuntza-prestakuntzakoak.

Era berean, hezkuntza-langileek programa bakoitzean betetzen dituzten funtzioak azaldu zaizkie, eta baliabideetan parte hartzen duten pertsonekin egoteko aukera izan dute, jasotako zerbitzuari buruz egiten duten balorazioa haiekin partekatuz.