Kategoriak
Gizarte eta hezkuntzako prestakuntza

Baratze urbanoak gizarteratze prozesuan

EtxeEKOlanda proiektuak prestakuntza, partaidetza eta sentsibilizaziorako topagune izan nahi du baratze ekologikoak egiten hasi nahi duten guztientzat.

Horretarako, Donostiako kultur etxe eta udal ekipamenduetako terrazetan eta lur-eremuetan barazkiak landatzeko espazioak prestatu ditu, eta, horrela, aire zabaleko ikasgelen benetako sarea osatu du.

Aurrera taldeak Lugaritzko kultur etxean nekazaritza ekologikoarekin izan ditu lehen topaketak. Gune horretan, ingurumen-hezkuntza, naturarekiko eta nekazaritzarekiko harremana eta, aldi berean, eremu komunitarioetan parte hartzea zerbitzuko parte-hartzaileen inklusio-prozesuetan sartzen dira.

Kategoriak
Gizarte eta hezkuntzako prestakuntza

Estereotipoak apurtuz

Donostiako Udaleko Tailer sozioedukatiboetan Kera Elkartearen bisita izan dugu Donostiako Emakume etxeak antolatuta.

Kera emakume ijitoen elkarte bat da, Gipuzkoan zehar lan egiten du Ijito Herriaren eta bereziki emakume ijitoen bizi-balndintzak hobetzeko.

Elkartea eta egiten duten lana aurkezteaz gain, emakume ijitoen historia, ekarpenak eta bisibilizazioaz hitz egin digute. Ekintzaren helburua nagusia emakume ijitoen estereotipoak apurtzea eta emakumeen arteko sareak sortzea da.

Giro atsegin batean hausnarketarako aukera izan dugu. Mila esker!

Kategoriak
Gizarte eta hezkuntzako prestakuntza

Emari taldea Kontxan

Egindako jarduera Donostiako Emakumeen Etxeko bizitzarekin lotutako elkarteetan parte hartzen duten emakumeei zuzenduta dago. Hau da Erroak Elkartearen kasua.

Jarduera honen helburua da emakume horiek aldizka joaten diren osteopatia-saioetan hasitako gorputzaren autoezagutzarekin jarraitzea. Autoezagutza, gidatutako ariketa fisikoaren bidez eta taldekatuta, inguratzen dituen ingurune naturalean: itsasoa, hondartza eta Kontxako inguruak.

Xedea da emakume horiek hasi duten gorputzaren ahalduntze prozesu kolektiboa eta feminista babestea, autozainketaren eta zaintza kolektiboaren bidez.

Kategoriak
Gizarte eta hezkuntzako prestakuntza

Argazki kamera lata batekin

Sinestezina bada ere lata batekin haiek sortutako kamerarekin argazkiak errebelatzen ibili dira Donostiako Udaleko tailer sozioedukatiboetako partaideak.

Donostiako Udaleko tailer sozioedukatiboetan “Sortu Kamara Lata Batekin” tailerra egin dugu Nagore Legarreta argazkilariaren eskutik.

Tailerraren helburua erreziklatutako materialak erabiliz argazki kamerak eraikitzen ikasi eta gure ingurua erretratatzea da. Emaitzak errebelatu dituzte gela ilunean eta ondoren irudi hauetako batzuekin positiboak egin dituzte.

Prozesu honetan argazkilaritzaren oinarrietara jo dute eta ezustez betetako prozesu zirraragarri honekin izugarri gozatu dute.

Kategoriak
Berdintasuna

Kalean Ehuntzeko Nazioarteko Eguna

Aurtengoan Astigarragara joan ziren “Matazak indarkeria sexistaren aurka” elkarteak gonbidatuta. Bertako emakumeekin oso goiz polita pasa zuten Silvia Palumbo kantautorearen emanaldi eta guzti.

Kategoriak
Gizartearekiko konpromisoa

Partaidetza komunitarioaren balioa

“Emari” Donostiako Udaleko Gizarte eta Hezkuntza Tailerrean “Mauka Sensorialak” egiten aritu dira.

Terapia sentsorialeko tresna bat da, dementziaren sintoma batzuk arintzen laguntzeko diseinatua. Laguntza baliagarria dira nahasmendu neurodegeneratiboak dituzten pertsonak zaintzeko, bai etxean, bai erakundeetan. Hainbat puntu eta testura dituen artilezko jantzia da, eta oso ondo jositako abalorioak ditu.

Hiruhileko bateko lanaren ondoren, egindako piezak Nuestra Señora de la Paz egoitzari eman ahal izan dizkiogu, eta oso pozik hartu dituzte. Tailerreko parte-hartzaileen beren sorkuntzak aurrez aurre eman ahal izan zituzten maitasuna askorekin ehundutako mauka horiek eta erabiliko dituztenekin egoteko aukera izan zuten.

Eskerrik asko Nuestra Señora de la Paz egoitzari, hain goiz atsegina pasatzen uzteagatik.

Kategoriak
Gizarte eta hezkuntzako prestakuntza

Balenciaga museora bisita

Tailerraren helburuak jantzitako gorputzaren esanahiaren inguruko erreflexioa egitea eta estereotipo femeninoen gaineko hausnarketa eta ikuspegi kritikoa sustatzea dira, beti ere nesken eta emakumeen ahalduntzea ahalbidetzeko.

Hiru saio hauen helburu zehatza hauek izan dira:

  • Museoak adierazitako narratibak aztertzea eta horien inguruko gogoetak sortzea género-ikuspegitik, eta janzkeraren irakurketa antropologikoak egitea.
  • Gorputzaren eta jantziaren arteko harremana nabarmentzea, eta fenomeno horiek testuinguruan kokatzea, femeninoa ikuspegi patriarkaletik eraikitzen duten estereotipoak identifikatzeko eta zalantzan jartzeko.
  • Estereotipo femeninoei buruzko hausnarketa eta ikuspegi kritikoa sustatzea, balioak aldatzeko eta neskak eta emakumeak ahalduntzeko.
  • Aniztasunarekiko errespetua sustatzea, gizarte ekitatiboa, inklusiboa eta askea eraikitzen laguntzeko.

Taldearentzat esperientzia oso polita izan da, guztiz aberasgarria eta Balenciaga Museoarentzat eta Oihana Marcorentzat ez dugu esker oneko hitz besterik. Eskerrik asko guztiagatik eta espero dugu horrelako lankidetzak gehiagotan egiteko aukera izatea.

Kategoriak
Berdintasuna

Kaleak gureak dira

Larunbatean, ekainaren 10an, Kalean Ehuntzeko Munduko Egunean, 25 bat erakundek Euskal Herriko 11 puntutan, kalearen konkista aldarrikatuko dugu hurrengo leloaren bitartez: “Kaleak gureak dira” Honako hauek dira aldarrikapen eta jai ekitaldi honen helburuak: • Ehuntzearen artea aldarrikapen feministarako tresnan bihurtzea “Kaleak gureak dira” leloaren bitartez. • Eremu publikora ateratzea emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egoteagatik beren balioa kendu zaien diziplinak. • Auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko hurbiltasuneko harreman afektiboei balioa ematea, era kolektiboan eraiki eta ehuntzeko asmoz. • Lanen atzean dagoen jakinduria eta savoir faire guztia ikusaraztea, eta gure arbasoek itzalean egindako lanaren balio kalkulaezina ohoratzea

Mugimendu hau Pasaian jaio zen 2021an, bi lagunen arteko bertako ekimen baten modura: Lalocadelacasa-ko Oihana Merino eta Adinkide GKE-ko Blanca Caballero. Ideia honek forma hartu zuen Matazak Indarkeria Sexistaren Kontra proiektuko Isabel Oterorekin harremanetan jarri zirenean eta talde eragilea sortzeko elkartasuna sortu zenean. Aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, “Indarkeria Sexistaren aurkako Matazak” elkartetik #puntuetakitto mugimendua sendotzeko lanean jarraitzen dugu, ehuna aldarrikapen feministarako bitarteko bihurtuz. Horretarako, administrazio publiko, elkarte, komertzio eta gizarte zibilaren babes eta lankidetza jaso dugu.