Kategoriak
Gizartearekiko konpromisoa

2024ko Auditoria Soziala

Hemen, erakundeok batekoa ezkutatzen ez dugunez, gardentasunez, borondatez eta partaidetzazerakusten dugu ekonomia sozial eta solidarioak Euskadin daukan egoera.

Erroak Elkartean geure bihotza erakusten dugu…

Txosten osoa eskuragarri dago gardentasunaren atalean.

Kategoriak
Gizartearekiko konpromisoa

Auditoria Soziala 2023

Horrela agertu nahi dugu aurten ere Euskadiko ekonomia sozial eta solidarioko enpresek, #FiltroBarik. Udaberrian #SelfieModuan jarri ginen 2023ko Auditoria Sozialaren prozesuan parte hartzeko, eta orain erradiografiak erakusten dizkizuegu.

Imajinatzen duzu enpresek erradiografia bat jasaten dutela gizartean, ekonomian eta ingurumenean duten benetako eragina erakusteko? Eta, gainera, borondatez, gardentasunez eta modu parte-hartzailean egitea? Bada, horixe egin dugu Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) erakundeek Euskadin, #FiltroBarik erradiografiatu baitira.

Erradiografiak Auditoria Soziala du izena, eta ESSko erakundeei eredu sozioekonomiko horren printzipioen eta balioen betetze-maila ebaluatzeko aukera ematen digun prozesua da, pertsonak eta planeta erdigunean jarri nahi dituena. Auditoria Soziala galdetegi batean oinarritzen da, eta hainbat dimentsio jorratzen ditu: erakundeen kudeaketa eta eragina, hala nola ekitatea, lan duina, iraunkortasun ekologikoa, lankidetza, ingurunearekiko konpromisoa eta aberastasunaren banaketa justua arloetan.

2023ko Auditoria Sozialaren emaitzak ESSko 100 erakunderen erradiografia erakusten duen txosten batean jaso dira. Erakunde horiek ia 30.000 langile eta bazkide ordezkatzen dituzte, eta 2022an 120 milioi euro baino gehiago fakturatu zituzten. Txostenak ESSren alderdi positiboak nabarmentzen ditu, baina erronkak eta hobetzeko arloak ere aipatzen ditu, iragazkirik eta makillajerik erabili gabe.

Auditoria Soziala ESS indartzen eta ikusarazten laguntzen duen tresna bat da, bai eta ESS osatzen duten erakundeen artean konfiantza eta sinergiak sortzen laguntzen duena ere. REAS Euskadik prozesu horrekin bat egiteko eta sarean parte hartzeko gonbita egiten die ESSn interesa duten erakunde guztiei, ekonomia gizatiarragoa, solidarioagoa eta iraunkorragoa eraikitzen jarraitzeko.

Txosten osoa hemen ikus dezakezue.

Kategoriak
Gizartearekiko konpromisoa

On Egin!

Mahaian eseri eta Gargantuak egingo lukeen bezala lepoko zapia lotzen dugu, Euskadiko ekonomia solidarioko erakundeek betetako auditoria sozialaren emaitza nagusiak dastatzeko.
REAS Euskadiko 88 entitateek ordu asko eman dituzte #AuditoriaSoziala22 -ko 75 adierazle baino gehiago osatzen, eta, azkenean, udazkenean eman dituzte fruituak. Sagarra, auditoria sozialaren sinboloa, prest dago bildu eta kontsumitzeko, eta, horregatik, aurtengo gure eslogana #OnEgin izan behar da!
Sar zaitez infografia guztietara eta txosten orokorrera hemen.

Gure erakundeari buruzko informazio zehatza Erroak menuko Gardentasuna atalean aurkituko duzue.