Kategoriak
Gizartearekiko konpromisoa

Erroak Elkarteak pedalei eragin die Sierra Leonaraino.

2024ko urtarrilatik apirilera bitartean, Erroak-Sartu Elkarteko Gizarte eta Hezkuntza Tailerren Sareak bizikletak konpontzeko tailer bat izan du martxan.

Donostiako Udalarekin lankidetzan, gordailutik 22 bizikleta eman zizkigun, haietatik “Ayuda Contenedores” GKEri 15 bizikleta eman genizkien, eta soberan geratu zaizkigun piezak.

Aurreko astean Sierra Leonara bidali zituzten.

Ikusi desakezue albistea hurrengo estekan.

Kategoriak
Gizarte eta hezkuntzako prestakuntza

Aquariumera bisita

Aquariumera bisitan joan ginen Etengabeko Ikaskuntzako Tailerren Sareko Iturgintza taldearekin, ingurunea ezagutzeko irteera eta moduluaren amaiera gisa.

Horrela, amaitutzat eman dugu eraikuntza hastapeneko prestakuntza-ibilbidea, ikasleak soldadurako, pinturako eta iturgintzako moduluetatik igaro baitira.

Ikasturte honetan, lanbide-hastapenei buruzko prestakuntza-ibilbidea etxetresna elektrikoak, ehunak, oinetakoak eta bizikletak konponketa eta birziklatzea izango da.

Kategoriak
Gizarte eta hezkuntzako prestakuntza

Lantegi Sareak Saltoki bisitatu du

Saltoki gure iturgintzako, klimatizazioko eta berokuntzako ikastaro eta tailerretako materialen hornitzailea da.

Oiartzungo dendako arduradunak artatu gintuen eta dendako eta biltegiko produktuak eta materialak erakutsi zizkigun. Gainera, talde-lanaren balioaz, ondo egindako lanaren asebetetzeaz eta ilusioaz eta laneko seriotasunaren balioaz hitz egin zigun.

Eskertzen diogu bere hurbiltasuna eta, batez ere, mezuaren garrantzia, oso motibagarria izan baita ikasleentzat.

Kategoriak
Gizarte eta hezkuntzako prestakuntza Prestakuntza

Lantegi Sareak Cementos Rezolaren fabrika eta museoa bisitatu ditu

Museum Cemento Rezola kultura-, hezkuntza- eta inklusio-baliabide bat da. 2000. urtean sortu zen Cementos Rezolaren 150. urteurrena ospatzeko, Jose Maria Rezola Gaztañagak sortzaileak zementu naturalaren fabrikazioa iraultzeko erabili zuen lantegia, Cementos Rezola industria erreferente bihurtu zuelarik Euskadin. Bisita eta tailer egokituak eskaintzen ditu, kolektibo bakoitzaren behar espezifikoei erantzuteko helburuarekin diseinatuak.

Etengabeko Ikaskuntzako Tailerren Sareak, 2022/23 ikasturtean eraikuntza-sektorean hasteko prestakuntza-ibilbidea egin duenak, zementua zer den, haren bilakaera eta material horrek azken mendean gizartearen garapenean izan duen garrantzia ezagutu ahal izan du bisitan, baita gaur egun eta etorkizunean hiri iraunkorragoak sortzeko eman ditzakeen irtenbide berritzaileak ere.