Kategoriak
Gizarte eta hezkuntzako prestakuntza

Lantegi Sareak Saltoki bisitatu du

Saltoki gure iturgintzako, klimatizazioko eta berokuntzako ikastaro eta tailerretako materialen hornitzailea da.

Oiartzungo dendako arduradunak artatu gintuen eta dendako eta biltegiko produktuak eta materialak erakutsi zizkigun. Gainera, talde-lanaren balioaz, ondo egindako lanaren asebetetzeaz eta ilusioaz eta laneko seriotasunaren balioaz hitz egin zigun.

Eskertzen diogu bere hurbiltasuna eta, batez ere, mezuaren garrantzia, oso motibagarria izan baita ikasleentzat.

Kategoriak
Gizarte eta hezkuntzako prestakuntza Prestakuntza

Lantegi Sareak Cementos Rezolaren fabrika eta museoa bisitatu ditu

Museum Cemento Rezola kultura-, hezkuntza- eta inklusio-baliabide bat da. 2000. urtean sortu zen Cementos Rezolaren 150. urteurrena ospatzeko, Jose Maria Rezola Gaztañagak sortzaileak zementu naturalaren fabrikazioa iraultzeko erabili zuen lantegia, Cementos Rezola industria erreferente bihurtu zuelarik Euskadin. Bisita eta tailer egokituak eskaintzen ditu, kolektibo bakoitzaren behar espezifikoei erantzuteko helburuarekin diseinatuak.

Etengabeko Ikaskuntzako Tailerren Sareak, 2022/23 ikasturtean eraikuntza-sektorean hasteko prestakuntza-ibilbidea egin duenak, zementua zer den, haren bilakaera eta material horrek azken mendean gizartearen garapenean izan duen garrantzia ezagutu ahal izan du bisitan, baita gaur egun eta etorkizunean hiri iraunkorragoak sortzeko eman ditzakeen irtenbide berritzaileak ere.

Kategoriak
Gizarte eta hezkuntzako prestakuntza

San Telmok bere ateak irekitzen dizkigu

Duela gutxi Erroak-Sartuko gizarte eta hezkuntzarako taldeak “San Telmo museoko gidak” prestakuntza hasi du. Museoarekin lankidetzan aritzeko proiektu bat da, gure ikasleei haren edukiaz eta instalazioez gozatzeko aukera emango diena, gure erakundeko hezkuntza-taldearekin bisita gidatuak eginez.  Esperientzia aitzindaria da eta aukera paregabea gure herriaren historia eta aberastasun kulturala zabaltzeko eta gizarte inklusiboago baten alde lan egiteko. Mila esker San Telmo Museoari!!

Kategoriak
Gizartearekiko konpromisoa

2021eko Gabonak Erroak Elkartean: Gure Eguneko Zentruak Olentzero eta Mari Domingiri lagundu die.

Haurralde Fundazioak jostailuak biltzeko bigarren kanpaina egin du. Kanpaina horretan hainbat erakundek parte hartu dugu, bakoitzak bere ekarpena eginez gure gaitasunetatik. Gure kasuan, inklusiorako eguneko zentroan parte hartzen duten pertsonek puzzleak eta zurezko animaliak egin dituzte, eta logistikaz arduratu direnei esker, etxe desberdinetara iritsi dira haurrek Eguberri hauetan gozatzeko aukera izan dezaten.

Haurralde Fundazioak eskerrak eman dizkie erakunde horiei guztiei. Eta Erroak elkartean ere eskerrak itzuli nahi dizkiegu, haurrei poz bat emateko aukera emateagatik, gure gizartearen etorkizuna. Esperientzia polita izan da guretzat.

Hona hemen Haurraldek egindako esker onaren laburpena:

Esteka ere utziko dizuegu, erakunde guztiei emandako esker ona ikusteko.

https://haurraldefundazioa.org/oroitzapen-pinpilinpauxak-mariposas-por-la-memoria-25n-hartas-copia-2/