Gardentasuna

Hirugarren Sektoreko erakundeok derrigortuta al gaude Gardentasun Legea betetzera?

Bai, izaera pribatuko erakunde gisa, baldin eta lege horren 3. artikuluak adierazten dizkigun bi baldintza horietako bat betetzen bada:

Gardentasunarekin dugun konpromisoa gizartearekiko dugun erantzukizunetik datorren balioa da, finantzaketa publikoa duten zerbitzuak, jarduerak eta proiektuak gauzatzen ditugulako.

Esku hartze sozialaren sektoreko erakundeen asmoa da, hain zuzen, funts publikoen xedeari eta funts horiek zailtasun handienak dituzten pertsonen eta taldeen bizi baldintzen hobekuntzan duten eraginari buruzko kontuak ematea.

2009 / Ekitaldia Martutenen – Kalitatearen Q ziurtagiria ematea

01. Erakundeari buruzko informazioa

1988 urtez gero, Erroak lkarteak lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak gizarteratzeko edota laneratzeko jarduerak egiten ditu.

02. Egindako jarduera

Egiten dugun jarduera urteko memorietan jasotzen dugu.

03. Informazio ekonomikoa

Gizartean baztertuta bizi diren edo horretarako arriskuan dauden pertsonei laguntza ematen dieten zerbitzuen sare komunitarioaren baitan egiten ditugun jarduerak hartzen ditugu kontuan. Beraz, horien ehuneko handi bat administrazio publikoek finantzatzen dute: tokikoek, lurraldekoek zein lurraldez gaindikoek.

DATAUDIT 200, SLP enpresak urteko kontu ikuskaritza egiten digu.

04. Konpromisoak

Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunarekiko konpromisoa.

2007az gero, Aukera Berdintasunerako Plana dugu. Gaur egun V. Planan gaude (2024-2027). 

Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunerako erakunde laguntzaile gisa, Emakunderen aitorpena dugu.

Konpromisoa kalitatearekin

Erroak Elkarteak beti izan du kalitateari begirako konpromisoa, EFQMn oinarritutako kudeaketa ereduaren bitartez.

Konpromisoa hizkuntza normalizazioarekin

Konpromisoa pertsonekin, gure erakundearekin dituzten harremanetan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea bermatuz.

Euskal ikaskuntza eta kultura ezagutzeko ekintzak sustatzen ditugu, horiek ere gizarteratzeko beste bitarteko bat diren heinean.

2006az gero, Euskara Planak egiten ditugu.

2013az gero, Bikain Zilarra ziurtagiria daukagu.

bikain
Ikuskaritza soziala

Konpromisoa dugu gizartearekin, gure eraginkortasun soziala ikusarazten eta ebaluatzen dugulako, REASek (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) bultzatutako ikuskaritza sozialeko prozesu baten bidez. Prozesu horrek, eraginkortasun soziala ebaluatzeaz gain, erakundeak bere helburuei dagokienez duen portaera etikoa ere ebaluatzen du.

Sartu Erroak sello
Interes sozialaren adierazpena

Gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeen aintzatespen publikoa.

Datuen Babesari buruzko Legea betetzea

Erroak Elkarteak bere zerbitzuen erabiltzaileei bermatzen die euren datu pertsonalak babestu eta isilpekotasunez tratatuko dituztela.

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko araudia betetzea
Salaketen kanala

Salaketen kanala, erakundeko langileek eta kanpoko pertsonek, baina harekin lotura dutenek, Erroak Elkartearen irregulartasunen, jardunbide txarren edo kudeaketa txarraren berri konfidentzialki eman dezaten.

Beste batzuk

Gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeen aintzatespen publikoa.