Tailerraren helburuak jantzitako gorputzaren esanahiaren inguruko erreflexioa egitea eta estereotipo femeninoen gaineko hausnarketa eta ikuspegi kritikoa sustatzea dira, beti ere nesken eta emakumeen ahalduntzea ahalbidetzeko.
Hiru saio hauen helburu zehatza hauek izan dira:
- Museoak adierazitako narratibak aztertzea eta horien inguruko gogoetak sortzea género-ikuspegitik, eta janzkeraren irakurketa antropologikoak egitea.
- Gorputzaren eta jantziaren arteko harremana nabarmentzea, eta fenomeno horiek testuinguruan kokatzea, femeninoa ikuspegi patriarkaletik eraikitzen duten estereotipoak identifikatzeko eta zalantzan jartzeko.
- Estereotipo femeninoei buruzko hausnarketa eta ikuspegi kritikoa sustatzea, balioak aldatzeko eta neskak eta emakumeak ahalduntzeko.
- Aniztasunarekiko errespetua sustatzea, gizarte ekitatiboa, inklusiboa eta askea eraikitzen laguntzeko.
Taldearentzat esperientzia oso polita izan da, guztiz aberasgarria eta Balenciaga Museoarentzat eta Oihana Marcorentzat ez dugu esker oneko hitz besterik. Eskerrik asko guztiagatik eta espero dugu horrelako lankidetzak gehiagotan egiteko aukera izatea.