Kategoriak
Erroak Erroaksartu

Elkarrekin garena, batera egiten duguna.

Duela gutxi jakinarazi genizuen gure lankide Concha Claverok 2025eko Sareen Saria jasoko zuela, urtero Sareen Sareak ematen duena, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareak biltzen dituen elkarteak.

Maiatzaren 6an, asteartea, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunaren barruan, omenaldi ekitaldia egin zen Vitoria-Gasteizko Artium Museoan. Ekitaldian, bideo bat proiektatu zen, gizarte politikak bultzatzeko egin zuen ekarpena eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren erreferente gisa izan zuen zeregina nabarmenduz.

Erroak Elkartetik oso harro gaude merezitako Concharen errekonozimendu horrekin, haren dedikazioak eta lidergoak aztarna ezabaezina utzi baitute gure erakundean eta euskal gizartean.

Bere esker oneko hitzak partekatzen dizkizuegu.

Zorionak, Kontxa!! Eskerrik asko!!