Bai, izaera pribatuko erakunde gisa, baldin eta lege horren 3. artikuluak adierazten dizkigun bi baldintza horietako bat betetzen bada:
Gardentasunarekin dugun konpromisoa gizartearekiko dugun erantzukizunetik datorren balioa da, finantzaketa publikoa duten zerbitzuak, jarduerak eta proiektuak gauzatzen ditugulako.
Esku hartze sozialaren sektoreko erakundeen asmoa da, hain zuzen, funts publikoen xedeari eta funts horiek zailtasun handienak dituzten pertsonen eta taldeen bizi baldintzen hobekuntzan duten eraginari buruzko kontuak ematea.
2009 / Ekitaldia Martutenen – Kalitatearen Q ziurtagiria ematea
1988 urtez gero, Erroak lkarteak lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak gizarteratzeko edota laneratzeko jarduerak egiten ditu.
Gizartean baztertuta bizi diren edo horretarako arriskuan dauden pertsonei laguntza ematen dieten zerbitzuen sare komunitarioaren baitan egiten ditugun jarduerak hartzen ditugu kontuan. Beraz, horien ehuneko handi bat administrazio publikoek finantzatzen dute: tokikoek, lurraldekoek zein lurraldez gaindikoek.
DATAUDIT 200, SLP enpresak urteko kontu ikuskaritza egiten digu.
2007az gero, Aukera Berdintasunerako Plana dugu. Gaur egun V. Planan gaude (2024-2027).
Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunerako erakunde laguntzaile gisa, Emakunderen aitorpena dugu.
Erroak Elkarteak beti izan du kalitateari begirako konpromisoa, EFQMn oinarritutako kudeaketa ereduaren bitartez.
Konpromisoa pertsonekin, gure erakundearekin dituzten harremanetan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea bermatuz.
Euskal ikaskuntza eta kultura ezagutzeko ekintzak sustatzen ditugu, horiek ere gizarteratzeko beste bitarteko bat diren heinean.
2006az gero, Euskara Planak egiten ditugu.
2013az gero, Bikain Zilarra ziurtagiria daukagu.
Konpromisoa dugu gizartearekin, gure eraginkortasun soziala ikusarazten eta ebaluatzen dugulako, REASek (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) bultzatutako ikuskaritza sozialeko prozesu baten bidez. Prozesu horrek, eraginkortasun soziala ebaluatzeaz gain, erakundeak bere helburuei dagokienez duen portaera etikoa ere ebaluatzen du.
Gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeen aintzatespen publikoa.
Erroak Elkarteak bere zerbitzuen erabiltzaileei bermatzen die euren datu pertsonalak babestu eta isilpekotasunez tratatuko dituztela.
Salaketen kanala, erakundeko langileek eta kanpoko pertsonek, baina harekin lotura dutenek, Erroak Elkartearen irregulartasunen, jardunbide txarren edo kudeaketa txarraren berri konfidentzialki eman dezaten.
Gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeen aintzatespen publikoa.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.