Urrian, Donostiako eta Pasaiako Erroak Elkarteko (Sartu Taldea) emakume taldeek “Emakumeak Itsasoan” proiektu pilotuaren lehen edizioan parte hartu zuten. Ekimenak itsasoarekiko harremana indartzen du eta autozaintza sustatzen du.
Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak bultzatu du eta Arazi Ideiak Borobiltzen-ekin batera garatu da. Lau saio egin ziren Kontxako hondartzan.

Hegalak elkartearen laguntzari esker, taldeak kirol zentroko instalazioak erabili ahal izan zituen jarduera osoan.
Jarduerak Adriana Campoy igerilari profesionalak dinamizatu zituen. Bere esperientziak eta laguntzeak espazio segurua, hurbila, motibatzailea eta ikaskuntza partekatukoa sortzen lagundu zuen. Parte hartzaileek gorputz konexioa eta urarekiko konfiantza landu zituzten.

Proiektuaren helburu nagusia da emakumeek itsasoarekin duten harremana indartzea eta hobetzea, autozaintza, norberaren denboraz gozatzea eta itsas ingurunearekiko lotura emozionala sustatuz. Halaber, emakumeek kirolguneetan duten presentzia eta parte-hartzea handitu nahi du, eta beren bizipenak eta esperientziak partekatzeko aukera emango dieten lankidetza-dinamikak sustatu.

Proiektuaren azken balorazioa oso positiboa eta aberasgarria izan zen. Parte-hartzaileek esperientzia partekatua, itsasoarekiko lotura eta taldearen barruan sortutako konfiantzazko giroa nabarmendu zituzten.
Erroak Elkartetik eskerrak ematen dizkiegu Adriana Campoyri, Hegalak zentruari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuari eta Arazi Ideiak Borobiltzen elkarteari proiektu honetan laguntzeagatik.
