Ostiral honetan, otsailaren 21an, Lila-Oineza ospatu dugu Erroak Elkarteko parte diren emakume desberdinekin. Bertan bildu gara jatorri, kultura, pentsamendu desberdinetako emakumeak, guztiak elkarrekin festa giroan emakumeok ditugun eskubideak aldarrikatzeko Donostiako kaleak gureak eginez.

Barre egin dugu, dantza egin dugu, salto egin dugu… eta une oso polit bat partekatu dugu, elkartu gaituena, hurbildu gaituena… izan ere, oso desberdinak izan arren, denok batzen gaituen zerbait dago… emakumeak gara, ahalduntze prozesu desberdinetan dauden emakumeak, baina denok gure eskubideak aldarrikatzen ditugu.

Lila-Oineza Lilaton alternatibo bat antolatzeko helburuarekin hasi genuen, izan ere, Lilaton ekimenak bere mugak ditu eta Erroak Elkarteko zerbitzuetako erabiltzaile diren emakumeek ez dut horrelako ekimenetan parte hartzeko aukerarik. Egoera oso desberdinetako emakumeak ditugu, bakoitzak bere ibilbidea du, eta bakoitzak bere zailtasunak. Baina Lila-Oinezak ekitaldi publiko batean parte hartzeko aukera eman die, emakume mota asko daudela ikusaraziz, askotan oso ezkutaturik dauden emakumeak.
