Joan den astean, gure lankide Oihana Merinok Urretxuko Udalean egin zuen II. Aniztasun eta Bizikidetza Planaren aurkezpenean izan ginen.
Planaren oinarrian dagoen ideia nagusia da pertsona guztiak anitzak garela, eta horrek ez duela inolako diskriminaziorik eragin behar; Planean bertan jasotzen denez, helburua da “herritar guztien eskubide-berdintasuna, diskriminaziorik eza eta bizikidetza sustatzea, zeharkatzen dituzten aniztasun ezberdinak.
Horretarako, bost jarduera-ildo planteatzen dira, elkarren artean elikatzen direnak, eta honako hauek dira:
- Aniztasunaren eta bizikidetzaren erreferentzialtasuna indartzea.
- Herritarrak Aniztasunaren eta Bizikidetzaren balioez sentsibilizatzea.
- Herri inklusiboago bat lortzeko bidean, inplikatutako agenteen arteko lan bateratua garatzea.
- Edozein herritarrek komunitatean parte hartzeko dituen baliabideak indartzea.
- Herritarren arteko bizikidetza eraikitzeko bitartekoak ematea.