Kategoriak
Erroak Erroaksartu Formación Formación Socioeducativa Talleres Donostia

Argazki kamera lata batekin

Sinestezina bada ere lata batekin haiek sortutako kamerarekin argazkiak errebelatzen ibili dira Donostiako Udaleko tailer sozioedukatiboetako partaideak.

Donostiako Udaleko tailer sozioedukatiboetan “Sortu Kamara Lata Batekin” tailerra egin dugu Nagore Legarreta argazkilariaren eskutik.

Tailerraren helburua erreziklatutako materialak erabiliz argazki kamerak eraikitzen ikasi eta gure ingurua erretratatzea da. Emaitzak errebelatu dituzte gela ilunean eta ondoren irudi hauetako batzuekin positiboak egin dituzte.

Prozesu honetan argazkilaritzaren oinarrietara jo dute eta ezustez betetako prozesu zirraragarri honekin izugarri gozatu dute.

Kategoriak
Erroak Justicia

Espetxea humanizatzea

Erroak Elkarteak aukera izan du UPV-EHUk eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzak antolatutako Udako Ikastarora joateko. Bertan, presoen gizarteratzea bezalako gai garrantzitsu, beharrezko eta gaur egungoa jorratu zen, Espetxe Administrazioaren eta egoera ahulenean dauden pertsonekin lan egiten dugun hirugarren sektoreko erakunde batzuen eginkizun nagusia.

Joan den uztailaren 15ean eta 16an Erroetan izan ginen. Jardunaldi horietan, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak espetxe-arloko eskumenak bere gain hartu zituenetik eman diren aurrerapenak, oraindik egiteke dauden erronkak, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko eta, batez ere, espetxe-munduari buruzko ezagutzak zabaltzeko balio izan zuten. Hirugarren sektorea ere hizlari izan zen. Argi eta garbi erakusten du erakundeek aintzat hartzen eta baloratzen gaituztela, eta horrek gure lana energia eta ilusio gehiagorekin egiten jarraitzera bultzatzen gaitu, ahal bada. Argi dago guztiok garela beharrezkoak gizarte hobe bat eraikitzeko.

Mila esker ikastaroko hizlari eta antolatzaile guztiei.