Lanbiden izena emanda duten pertsonei eskaintzen zaie, beraien enplegagarritasuna hobetzeko asmoarekin. Elkartzeko leku bat eskaintzen zaie eskatzaileari eta orientazioan diharduen profesionalari, non eskatzailearen profil profesionalaren balorazioa egiten duten elkarrekin, modu pertsonalizatuan.
Balorazio hori oinarritzat hartuta, lanerako plan bat ezartzen da, hainbat helbururekin eta eskatzailea lan merkatura gehiago hurbiltzeko hainbat ekintza eta jarduerarekin.
Lanerako orientazioaren osagarri moduan, Enplegu Zentroaren zerbitzua dago. Zerbitzu hori gune fisiko egonkorra da, non Lanbiden izena emanda duten pertsonek eskura dituzten enplegua bilatzeko prozesuan norberak kontsultatzeko moduko tresnak.
Pertsonek informazio eguneratua daukate, bibliografia kontsultatzeko, enplegu bilaketari buruzko gidak, ordenagailuak curriculumak eta aurkezpen gutunak diseinatzeko, interneteko sarbidea posta kudeatzeko eta enplegu atarietan izena emateko… eta enplegua bilatzen ari direnean planteatzen zaizkien edozein eratako premiak asetzera eta zalantzak argitzera joan daitezke bertara.
Era berean, Enplegu Zentroan talde-jarduerarako gune programatu bat aurkitu ahal izango duzu, enplegua bilatzeko eta/edo hobetzeko autoerabilerarako tresnak ezagutarazteko. Hona hemen egiten ditugun tailerren adibide batzuk: CV Express, Lan-elkarrizketa, Gizarte-trebetasunak eta komunikazioa, Enplegua bilatzeko kanalak, Lanbide weborria,…
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.