Kategoriak
Berdintasuna Erroak igualdad

Erroak Elkartea eta Berdintasuna

Joan den irailaren 5ean, Erroak Elkarteko Berdintasun Planaren negoziazio-batzordeak V. Berdintasun Plana onartu zuen. Plan honek 4 urteko indarraldia du, eta erakundean gizonen eta emakumeen berdintasunaren alde lan egiteko jarraitu beharreko estrategiak eta gizartearekiko konpromisoa ezartzen ditu.

Bere helburuak ondorengoak dira:

  • Erakundean diseinatutako V. Berdintasun Plana ezartzea, Erroak Elkartean emakumeen eta gizonen berdintasun formala eta, ondorioz, benetakoa lortzea helburu hartuta.
  • Erakundea osatzen duten egituretan emakumeen eta gizonen arteko oreka bermatzea, presentziari, ordezkaritzari eta erabakitzeko egiturei dagokienez.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatzen eta lantzen jarraitzea, erakundeak zeharka eskaintzen dituen estrategian, enpresa-kudeaketan eta zerbitzuan.
  • Berdintasunean erreferente izatea, bai sektoreko enpresentzat, bai inguruko enpresentzat.

Erroak Elkatearen Berdintasun Plan berriak honako jarduera-arloetan neurriak jasotzen ditu:

  • Berdintasuna sustatzeko neurri orokorrak.
  • Sentsibilizazioa eta prestakuntza.
  • Kontziliazio erantzunkizun eta denboraren erabilera.
  • Hautaketa- eta sustapen-prozesuak eta lanbide-sailkapena.
  • Soldata-politika.
  • Arriskuen prebentzioa genero-ikuspegitik.
  • Komunikazioa.
  • Sexu-jazarpenaren eta jazarpen sexistaren prebentzioa lan-eremuan.
  • Bezeroak eta enpresa hornitzaileak.