Ekainaren 28an Harrotasunaren Nazioarte Eguna ospatzen da. Hori dela eta gure gizarte-hezkuntzako taldeetan mugimendu hori gogoan izan dugu. Haiekin LGTBI+ mugimenduaren jatorria landu dugu, 1969ko Stonewalleko istiluen inguruko dokumental filmearekin.
Giza eskubideak eta berdintasuna gure gizarte-hezkuntzako talde guztietan zehar ekintza moduan ematen den edukia da, izan ere, berdintasuneko balioetan oinarritutako hezkuntza gizarte inklusiboagoa eta diskriminaziorik gabeko bat lortzeko gure ekarpen txikia baita.