Udazkenero bezala, Euskadiko Ekonomia Solidarioak, maiatzetik irailera bitarteko Auditoria Soziala prozesuari esker, bere tripak, engranajeak eta trapu zikinak erakusten ditu, gizarte-mugimendu eta enpresa-sektore gisa duen gardentasunarekiko konpromiso horren erakusgarri.
Nabarmendu nahi izan ditugun datu batzuk:
- Herri-administrazioetatik jasotako 1 €bakoitzeko, 31 zentimo Gizarte Segurantzako kotizazio eta zerga gisa itzuli dira
- Ekonomia solidarioko emakumeek, soldata-arrakala kalkulatzen dugunetik lehen aldiz, gizonek baino % 5 gehiago kobratu dute.
- Erakundeen % 94k kontsumo arduratsuko irizpideak ditu produktuak erosteko orduan.
- ESSaren erosketen heren bat zirkuitu ez-kapitalistetan egiten da
Sar zaitez infografia guztietara eta txosten orokorrera hemen: https://labur.eus/b9K9H
Erroak elkateari buruzko informazioa “Erroak” menuko Gardentasuna atalean aurkituko duzu.