Emakumeentzako iturgintza, moldeak apurtuz.

Abenduaren amaieratik aurrera, Erroak – Sartu elkartean iturgintza ikastaroa ematen hasiko da. Ekimen hori, tradizioz maskulinizatuta dauden lanbideetan emakumeak laneratzeko proiektuen barruan dago.

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza honen bidez, ordezkaritza txikia dugun sektoreetan emakumeen presentzia areagotzen lagundu nahi dugu.

Lan-merkatuan segregazio horizontalak eta segregazio bertikalak jarraitzen dute.

Lehenengoak emakumeak lanbide kopuru mugatu batean biltzen ditu, normalean prekarizatuagoetan, eta, bigarrenak, oro har, emakumeen okupazio-egitura maila baxuenetan kokatzen du.

Prestakuntza hau zabaltzera eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.

 

Partekatu:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on pinterest
Pinterest
Share on linkedin
LinkedIn

Ezagunagoak

Kategoriak
2021(e)ko abendua
A A A A O I I
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031