Kategoriak
Erroak Erroaksartu

2022aren amaiera, 2023aren bila

2022a atzean utzi genuen, urte bizia, sentsazio onez beteta eta egindako lanaren poztasunarekin. Erroak elkartetik ilusio eta motibazio berarekin ekingo diogu 2023 urte berriari, erronka eta berriekin.

Orientazio-zerbitzua eskaintzen jarraituko dugu, Lanbideren zentro laguntzaile gisa. Baita gure tailerrak eta profesionaltasun-ziurtagiria duten ikastaroak ere. Horiei buruzko informazioa webgunean eguneratuko dugu. Eta betiko moduan, gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko proiektuak eskaintzen jarraituko dugu.

Kategoriak
Erroak Erroaksartu

Bai Sarearen asanblada

Bai Sarea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 72 erakunde laguntzailez osatutako sare bat gara (Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ematen duen bereizgarria). https://baisarea.eus/eu/

Abenduaren 1ean Bai Sarearen IX. asanbladan parte hartu dugu.

Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak eman dio hasiera Bai Sarearen urteko batzarrari. Aurten hainbat sarekidek aurkeztu dute soldaten autopertzepzioaren tresna eta topaketan enpresen hiru jardunbide on saritu dira.

Kategoriak
Erroaksartu

Eureka, zientziaren museoa, ezagutzen.

Eureka, Zientziaren Museoaren instalazioetara egindako bisitan 10 pertsonak parte hartu ahal izan zuten, irteera ludiko batez eta ingurune natural pribilegiatu batez gozatuz. Zientzia kultura da eta kultura hezkuntza. Gure entitatetik bultzatzen ditugun helburuak. Mila esker Eureka!!!!

https://www.eurekamuseoa.eus/eu/

Kategoriak
Erroak Erroaksartu Euskera

Hitzez ekiteko garaia

Gaur euskararen egunaren bezperan bukatzen da aurtengo euskaraldia. Urte honetan Erroak elkartean 3 arigune antolatu ditugu, eta hauen 15 pertsonak parte hartu ditugu.

Aldi berean, antolatu dugun arigunetik kanpo, bakoitzak jokatu du nahi duen papera, ahobizi edo belarriprest izaten.

Horrelako ekintzekin bultzatzen dugu geure konpromisoa pertsonekin, gure erakundearekin dituzten harremanetan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea bermatuz.