Kategoriak
Erroak Erroaksartu

Azaroaren 25a, Genero Indarkeriaren aurkako Munduko Eguna

Urtero bezala, hainbat jarduera jarriko ditugu martxan ikastaro eta tailerretan (berdintasun-saioak garatzea eta talde-dinamikak egitea, informazio-horma-irudiekin espazioak apaintzea, gaiari buruzko materiala zabaltzeko informazio-mahaia jartzea). Gure eguneroko lana gure zerbitzuetara etortzen diren pertsonak trebatzeko eta kontzientziatzeko erabiliz.

Adibide moduan, erakusten dizkizuegu gure eguneko zentroan egin ditugun txapa hauek, genero indarkeriak dakarren gaitz soziala salatzeko.

“Ez ditut onartzen aldatu ezin ditudan gauzak, onartzen ez ditudan gauzak aldatzen ari naiz” (Angela Davis)

Kategoriak
Erroak

Ikustezina dena erakustea nahi?

Udazkenero bezala, Euskadiko Ekonomia Solidarioak, maiatzetik irailera bitarteko Auditoria Soziala prozesuari esker, bere tripak, engranajeak eta trapu zikinak erakusten ditu, gizarte-mugimendu eta enpresa-sektore gisa duen gardentasunarekiko konpromiso horren erakusgarri.

Nabarmendu nahi izan ditugun datu batzuk:

  • Herri-administrazioetatik jasotako 1 €bakoitzeko, 31 zentimo Gizarte Segurantzako kotizazio eta zerga gisa itzuli dira
  • Ekonomia solidarioko emakumeek, soldata-arrakala kalkulatzen dugunetik lehen aldiz, gizonek baino % 5 gehiago kobratu dute.
  • Erakundeen % 94k kontsumo arduratsuko irizpideak ditu produktuak erosteko orduan.
  • ESSaren erosketen heren bat zirkuitu ez-kapitalistetan egiten da

Sar zaitez infografia guztietara eta txosten orokorrera hemen: https://labur.eus/b9K9H  

Erroak elkateari buruzko informazioa “Erroak” menuko Gardentasuna atalean aurkituko duzu.

Kategoriak
Erroaksartu Sin categoría

Andere Guneak

Erroak Sartu elkartean Andere Guneak proiektuaren bidez egoera ahulean dauden emakumeei laguntzen jarraitzen dugu.

Tailerrak ahaldutze-prozesuen bidez garatzen dira, eta prozesu horiek aktibazio pertsonala eta soziolaborala ekarriko dute, laguntza-talde baten eta banakako jarraipenaren bitartez.

Hainbat gai jorratzen dituzten doako tailerrak dira, honako helburu hauekin:

• Sareak ehuntzea, esperientziak partekatzea, tresna eta baliabide berriak ezagutzea.

• Norberaren eta gure boterearen gaineko kontzientzia hartzeko prozesua.

• Bizi-dinamismo positiboak, baliabide pertsonalak eta sozialak sustatzea.

• Feminismoa babes-faktore gisa.

Taillerretan parte hartzeko, izena eman behar da 943472426 telefonora deituz eta Amaiagatik galdetuz.