logotipo Erroak logotipo Sartu

ERROAK Gizarteratzeko Elkartea 1988ko uztailean sortu zen, pertsonei orientazioa, prestakuntza eta enplegua eskainiz eta beraien garapen pertsonala bultzatuz gizarteratzen laguntzeko asmoarekin. Horretarako zerbitzu sorta zabala eskaintzen dugu, zeinaren bidez pertsonek ibilbide bat egin dezaketen beraien premia eta interesetara egokituta.

MISIOA

ERROAK-SARTU Elkartea Gipuzkoako komunitate-baliabideen sarearen barruan diharduen zerbitzu espezializatua da, eta orientazioaren, prestakuntzaren eta enpleguaren alorretan lan egiten duten profesionalek osatuta dago.

Gure lana da gizarteratzea eta lan munduratzea erraztea eta sustatzea, bereziki aukera gutxien daukaten pertsonen artean, pertsona horiei akonpainamendu erako laguntza emanez eta ingurunean esku hartuz, ingurune sozio-ekonomiko integratzaileago bat bultzatzeko.

BISIOA

Erakunde gakoa eta erreferentziakoa izatea. Zailtasun handienak dituzten pertsonentzat, gizarteratzen eta lan munduan sartzeko prozesuetan lagun eginda. Ingurune sozial eta ekonomikorako, aukera gutxien dutenekin solidarioak izanik gizarte ongizaterako, prestakuntza eta enplegurako planak diseinatzen eta sustatzen, bai eta haien laneratze prozesuetan bitartekari lanak egiten ere.

Hori dena erakunde demokratiko batetik, SARTU osatzen duten gainerako erakundeekin batera proiektu komuna izanik, eta Misioarekin eta Balioekin inplikatuta dauden pertsona talde batekin, lan ingurune asebetegarrian.

BALIOAK

Errespetua
Erantzukizuna
Partaidetza
Lankidetza
Efizientzia
Etengabeko hobekuntza- Berrikuntza
Irisgarritasuna