logotipo Erroak logotipo Sartu

LEGE OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

TITULARTASUNA

Uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, 10. artikuluan ezartzen duena betez, ohartarazten da orrialde hau erakunde honena dela:

Sozietatearen izena: ERROAK ELKARTEA
IFK: G20181319
Helbide Fiskala: Bizkaia pasealekua, 15-16 behea – 20010 DONOSTIA GIPUZKOA
Helbidea jakinarazpenetarako: Bizkaia pasealekua, 15-16 behea – 20010 DONOSTIA GIPUZKOA
Posta elektronikoa/td> erroak@erroak.sartu.org
Domeinuaren izena www.erroaksartu.org
Telefonoa 943472426
Erakundearen inskripzioa Euskal Herriko Elkarteen Erregistro Orokorra. 1.Atala Erregistro zk.: AS/G/01112/1988 (1988/07/05eko Ebazpena)

Lege ohar honen azken aldaketaren/eguneraketaren data: 06/05/2016

DATUEN PRIBATUTASUN POLITIKA - LOPD

Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak (LOPD) eta berori garatzen duen araudiak ezarritakoaren arabera, webgunearen arduradunak, LOPD legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoa betez,webgune honen erabiltzaileei jakinarazten die datu pertsonalak ematen badituzte datu horiek fitxategi automatizatu batean sartuko direla, eta fitxategi hori behar bezala inskribatuta dagoela Datuen Babeserako Espainiako Agentzian.

Erabiltzaileek, dagokion laukitxoa markatuz, norbere borondatez eta argi eta garbi adierazi eta berariaz onartzen du bere datu pertsonalak zerbitzu emailearen esku jartzea hark helburu hauetarako erabili ditzan:

  1. 1.- Jakinarazpen komertzialak emailez, faxez, SMSz, MMSz, komunitate sozialez edo jakinarazpen komertzialak egiteko gaur egun dagoen edo etorkizunean egon daitekeen beste edozein bide elektronikoz edo fisikoz bidaltzea. Jakinarazpen komertzial horiek zerbitzu emaileak eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuei buruzkoak izango dira, bai eta bere bezeroen artean promozio komertziala egiteko berarekin akordioa izenpetuta duten lankide edo partenerrek eskaintzen dituztenei buruzkoak. Kasu horretan, hirugarrenek ez dute zure datu pertsonaletara sartzerik izango. Dena dela, jakinarazpen komertzialak zerbitzu emaileak egingo ditu eta zerbitzu emailearen sektorearekin zerikusia duten produktu eta zerbitzuei buruzkoak izango dira.
  2. 2.- Erabiltzaileak konpainiaren webgunean bere esku jartzen diren kontaktu moduetako edozeinen bidez egiten dituen enkarguak, eskaerak edo beste eratako eskariak izapidetzea.
  3. 3.- Web orriko albiste buletina bidaltzea.

Zerbitzu emaileak berariaz jakinarazi eta bermatzen die erabiltzaileei beraien datu pertsonalak ez zaizkiela inola ere hirugarren konpainiei lagako eta, datu pertsonalen lagapenik egin behar izanez gero, titularrei baimena eskatuko litzaiekeela aurretik, eta baimena berariaz, informatuta eta argi eta garbi adierazita eman beharko luke.

Webgunearen bidez eskatzen diren datu guztiak derrigor betetzekoak dira, erabiltzaileari zerbitzu optimoa emateko beharrezkoak dira eta. Datu guztiak ematen ez badira, erakundeak ez du bermatzen informazioa eta zerbitzuak bere premietarako erabat egokiak izango diren.

Erakundeak erabiltzaileari beti bermatzen dio datuak eskuratu, zuzendu, baliogabetu, aurkatu eta informatuta izateko eskubidea izango duela, indarreko legerian ezarritako eran. Horregatik, Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoan (LOPD) ezarritakoaren arabera eskubide horiez baliatu ahal izango da berariazko eskaera eginez, eta eskaria bera eta NANaren kopia bat bide hauen bitartez bidaliz:

  1. 1.- Posta elektronikoa: erroak@erroak.sartu.org
  2. 2.- Ohiko Posta: Bizkaia pasealekua, 15-16 behea – 20010 DONOSTIA GIPUZKOA

Era berean, erabiltzaileak baja eman ahal izango du edozein harpidetza zerbitzutatik, horretarako erakundeak bidalitako posta elektroniko guztietan agertzen diren jarraibideak betez.

Modu berean, datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko eta baimenik ez duten hirugarrenek datuak galdu, aldatu edota eskuratzea ekiditeko, erakundeak beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolakuntzako guztiak hartu ditu.

ERABILTZAILEAK

ERROAK ELKARTEAren atari honetara sartzen denak edota ataria erabiltzen duenak ERABILTZAILE izaera hartuko du, eta horrek hemen jasotzen diren Erabilera Baldintza Orokorrak onartzea dakar berarekin. Baldintza horiek aplikatu egingo dira, alde batera utzita kasuan kasu derrigor bete beharko diren Kontratazio Baldintza Orokorrak.

ATARIAREN ERABILERA

www.erroaksartu.org atariak ERROAK ELKARTEAri buruz edo ERABILTZAILEAK sartzea izango duen elkartearen lizentziadunei buruz Interneten dagoen informazio, zerbitzu, programa edo datu ugarira sartzeko aukera ematen du (aurrerantzean, “edukiak”) . ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du atariaren erabilera. Zerbitzu edo eduki jakin batzuetara sartzeko beharrezkoa izan daitekeen erregistroa ere bere erantzukizunpekoa izango da. Erregistro horretan ERABILTZAILEA egiazkoa eta zilegia den informazioa emateaz arduratuko da. Erregistro horren ondorioz, ERABILTZAILEAk pasahitz bat eskuratu dezake. Pasahitz horren ardura Erabiltzailearena berarena izango da, eta, beraz, pasahitza arduraz eta konfidentzialtasunaz erabiltzeko konpromisoa hartuko du. ERABILTZAILEAk konpromisoa hartzen du ERROA ELKARTEAk bere atariaren bidez aipamen moduan eta ez mugatzailean eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak egoki erabiltzeko, eta honetarako ez erabiltzeko: (i) legez kontrako jarduerak, legez kanpokoak, fede onaren kontrakoak eta ordena publikoaren kontrakoak egitea; (ii) eduki edo propaganda arrazistak, xenofoboak, pornografikoak, legez kanpokoak, terrorismoaren apologia egiten dutenak edo giza eskubideen aurkakoak hedatzea; (iii) ERROA ELKARTEAren, bere hornitzaileen edota hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalteak eragitea, sarean birus informatikoak edota lehen aipatutako kalteak eragin ditzakeen beste edozer sistema fisiko edo logiko sartzea edo zabaltzea; (iv) Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan sartzen ahalegintzea eta, sartuz gero, horiek erabiltzea eta beren mezuak aldatzea edo manipulatzea. ERROAK ELKARTEAk eskubidea du pertsonen duintasunaren errespetua urratu edo diskriminatzaileak, xenofoboa, arrazistak, pornografikoak diren iruzkin eta ekarpen guztiak kentzeko, bai eta gazteen edo haurren kontra doazenak edo ordena edo segurtasun publikoa urratu edo, bere iritziz, argitaratzeko egokiak ez direnak ere. Edozein kasutan ere, ERROAK ELKARTEAk ez ditu bere gain hartuko erabiltzaileek foro, txat edo parte hartzeko beste tresna batzuen bidez emandako iritziak.

JABEGO INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA

ERROAK ELKARTEAk, berez edo lagapenaren hartzaile gisa, bere web orriaren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztien titularra da, baita bertan dauden elementu guztiena ere (esaterako: irudiak, testuak, marka edo logotipoak, kolore konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, funtzionatzeko behar diren ordenagailu programak, sarbidea eta erabilera, etab.); titularitate hori ERROAK ELKARTEArena edo bere lizentziadunena da. Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualari Buruzko Legearen 8 artikuluan eta 32.1 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, berariaz debekatuta dago web orri honetako eduki guztiak zein zati bat kopiatzea, banatzea eta publikoki komunikatzea, horren barruan eskura jartzeko modalitatea, helburu komertzialekin, edozein euskarritan eta edozein bitarteko tekniko erabiliz, ERROAK ELKARTEAren baimenik gabe. ERABILTZAILEAk konpromisoa hartzen du ERROAK ELKARTEAren titularitatekoak diren Jabetza Intelektualeko eta Industrialeko eskubideak errespetatzeko. Atariko elementuak bistaratu ahal izango ditu, baita inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, betiere soil-soilik bere erabilera pertsonal eta pribaturako baldin bada. ERABILTZAILEAK ezingo du inola ere ERROAK ELKARTEAren orrietan instalatuta dagoen edozein babes edo segurtasun sistema kendu, aldatu, saihestu edo manipulatu.

IP HELBIDEAK

Webguneko zerbitzariek automatikoki detektatu ahal izango dute erabiltzaileak erabilitako IP helbidea eta domeinuaren izena. IP helbidea ordenagailu bati Interneten konektatzen denean automatikoki esleitzen zaion zenbaki bat da. Informazio hori guztia zerbitzariaren jardueraren fitxategi batean erregistratzen da, zeina behar bezala inskribatuta dagoen, eta ondoren datuak prozesatzeko aukera ematen du, neurketa estatistiko hutsak lortzeko helburuarekin, jakin ahal izateko zenbat orri inprimatu diren, web zerbitzuetan zenbat bisita egin diren, bisiten ordena, sarbidea, etab.

GARANTIAK ETA ERANTZUKIZUNA SALBUESTEA

ERROAK ELKARTEAk ez du inola ere erantzukizunik bereganatuko hainbat egoeratan gerta daitezkeen edozein motatako kalte edo galerengatik, esaterako: edukietan akatsak edo hutsuneak izateagatik, ataria eskuragarri ez egoteagatik edo edukietan birusak edo programa kaltegarriak transmititzeagatik, eta jakinarazten du hori ekiditeko har daitezkeen neurri teknologiko guztiak hartzen dituela.

ALDAKETAK

ERROAK ELKARTEAk eskubidea du edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi beharrik gabe bere atarian egokitzat dituen aldaketak egiteko, eta atariko eduki eta zerbitzuetara sartzeko aukera zein horien aurkezpena edo kokapena amaitu, aldatu, bertan behera utzi edota eten ahal izango ditu.

ESTEKAK

www.erroaksartu.org atarian Interneteko beste gune batzuetarako estekak edo hiperestekak egonez gero, ERROAK ELKARTEAk ez du gune eta eduki horien gaineko inolako kontrolik egingo. ERROAK ELKARTEAk ez du inolako erantzukizunik bereganatuko beste webgune batekoa den esteka bateko edukiengatik, eta ez du bermatuko hiperesteka horietako edo Interneteko beste gune batzuetako edozein material edo informazioren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zorroztasuna, neurria, egiazkotasuna, baliagarritasuna eta konstituzionaltasuna. Halaber, kanpoko konexio horiek sartzeak ez du ekarriko konektatutako entitate horiekin loturarik, bat egiterik edo partaidetzarik egotea.

BAZTERTZEKO ESKUBIDEA

ERROAK ELKARTEAk eskubidea du Erabilera Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei atarirako edota eskainitako zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko, aurrez jakinarazi beharrik gabe, bere ekimenez edo hirugarren batek eskatuta.

OROKORTASUNAK

ERROAK ELKARTEAk baldintza hauek urratzea eta bere atariaren edozein erabilera desegoki jazarriko du eta, horretarako, zuzenbidean dagozkiokeen ekintza zibil eta penal guztiak gauzatuko ditu.

BALDINTZA HAUEK ALDATZEA ETA IRAUPENA

ERROAK ELKARTEAk edozein unetan hemen zehaztutako baldintzak aldatu ahal izango ditu, eta behar bezala argitaratuko ditu, hemen agertzen diren bezala. Aipatu baldintzen indarraldia ikusgai dauden bitartekoa izango da, eta behar bezala argitaratutako beste batzuek aldatu arte egongo dira horiek indarrean.

SEGURTASUNA

Segurtasunerako, webguneak industrian oro har onartzen diren teknikak erabiltzen ditu, hala nola firewalls, sarbidea kontrolatzeko prozedurak eta mekanismo kriptografikoak, hori guztia datuetan baimenik gabe sartzea galarazteko. Xede horiek lortzeko, erabiltzaileak onartzen du zerbitzu emaileak datuak lortzea sarrerak kontrolatzeko dagozkien egiaztapenen ondorioetarako.

Kontratazio prozesu guztiak edo segurtasun maila handiko datu pertsonalak sartzea eskatzen duten prozesu guztiak beti komunikazio segururako protokoloaren bitartez transmitituko dira (Https://,…), inolako hirugarrenik ez dezan bide elektronikoz bidalitako informaziorako sarbidea izan.

LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

ERROAK ELKARTEAren eta ERABILTZAILEAren arteko harremana Espainian indarrean dagoen legeriaren arabera arautuko da, eta edozein desadostasun egonez gero dagokien Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.