logotipo Erroak logotipo Sartu

LAN BITARTEKARITZA ETA AUTOENPLEGUA

Lan Bitartekaritzako Zerbitzua

Bere zeregina da gure erabiltzaileen ezaugarri profesionalekin bat datozen enplegu eskaintzak bereganatzea eta enpresei eskaintza horiek bete ditzaketen pertsonez hornitzea.Ondoren, eskaintzak eta eskaerak parekatzen dira eta eskaintzarako egokiak diren pertsonak bilatzen dira eta eskaintzaren berri ematen zaie. Eskaintzarekin interesatuta badaude, enpresarekin harremanetan jartzen dira eta, kasu askotan, pertsonen promozio zuzena egiten da enpresan bertan. Enpresarekin sentsibilizazio lan bat egiten da zailtasunak dituzten pertsonak kontratatu ditzaten (RSE), eta, aldi berean, ikusarazten zaie zein egokiak diren kualifikazio maila txikiko pertsonak kualifikazio handiagorik behar ez duten enpleguetarako eta zer abantaila dakarren horiek kontratatzeak. Laguntza ere eskaintzen zaie beraien premiak zehazteko eta informazioak eta laguntza interesgarriak eskuratzeko (indarreko araudia, kontrataziorako laguntzak, etab.) Lan bitartekaritzako lana erakundeak enplegu agentzia izateko duen baimenaren babespean egiten da (identifikazio zk.: 1600000023). Gure erakundeak dituen baliabideen bitartez sartzen da zerbitzu horretan.

Zerbitzu hori Kontratazioan Lagun egiteko Programarekin osatzen da. Behin lanpostu batean hasita eta enpresa eta langilea ongi moldatu daitezen eta langileak lanpostu horretan jarraitzea eduki dezan, tutore lana egiten da ikusteko nola egokitzen ari den langilea lanpostura eta enpresara. Kontratazioaren jarraipena egitearen asmoa da enpresaren eta langilearen arteko harremanak onak izaten laguntzea. Bitartekaritza prozesua ere egon daiteke, izan ere, gerta daiteke kontratazioaren jarraipena egiten duenak esku-hartzeko premia antzematea edo aldeetako batek, hau da, langileak edo enpresak esku-hartzeko eskatzea. Bitartekaritza konponbideak bilatzeko pentsatuta dago, bai eta kontratu bidezko erlazioak iraun dezan ere.

  • Kudeaketa aktiboa gizarteratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko.
  • Kontratazioan lagun egiteko zerbitzua.
  • La Caixaren Incorpora Programa.
  • Enplegu Agentzia.

Autoenplegurako zerbitzua

Zerbitzu honen asmoa da gizartean eta lan munduan zailtasunak dituzten pertsonei baliabide eta tresnak ematea autoenplegurako prozesuetan hasteko, eta prozesu horietan laguntzak eta akonpainamendua edukitzeko, azken helburua izanik pertsonak epe motzera/ertainera lan munduan sartzea enpresa proiektu berriak sortu eta abian jarriz. Hala tutoretza eta akonpainamendua eskaintzen zaie autonomoen erregimen berezian jardueraren bati ekin nahi diotenei edo enpresa txiki bat sortu nahi dutenei. Laguntza jarduera ekonomikoa/enpresa jarduera hasi aurretik, hasten den unean eta hasi ondoren eskaintzen da.

Zerbitzua eskuratzeko: Erroak elkartea.